Ekonomia

Historikoki nekazaritza eta abeltzaintza izan ditu bizibide udalerri honek. Joan den XX. mendean azaldu ziren lehen industriak eta gaur den egunean bizitegi-zonada nagusiki.

Eskualdearen gainerako lekuetan bezala, abere hazkuntza eta basogintza izan dira inguru horretan beti nabarmendu izan diren jarduera ekonomikoak. Ardi eta idi ustiapenik ere bada oraindik inguru horretan, nahiz eta gaur egun inguru horretako jarduera garrantzitsuenen artean ezin sar daitezkeen ustiapen mota hauek. Eurotako batzuetan (Sarria) Idiazabalgo gaztak egiten dira. Erlezaintzak ere geroz eta garrantzi handigoa hartzen dihardu ezti eta eratorrien ekoizpenarekin eta Murgian dagoen Eztiaren Museoaren bultzada eta laguntzarekin.

Sektore industriala Murgiako eta Islarrako industrialdeetan dago kokatua (A-68 autobide ondoan), guztira 100.000 m2 tik gorako lur industriala dagoelarik bertan.
Zalantza barik zerbitzuak dira Zuiako sektore garrantzitsuenak. Turismoak izan duen bultzadak eta naturan murgildurik egitekoak diren kirol-jolas jardueren gora egiteak sektore honi bultz egitea lortu du tradizio turistiko handiko udalerri honetan. Murgia zerbitzu-eremu bilakatu da eta bere jardute-eremua udalerriaren mugez haraindikoa dugu. Bertan eskaintzen dira, besteak beste, hainbat denda, tabernak, jatetxeak, hotelak, kirodelgia, zerbitzu teknikoak, turismo-bulegoa eta abar zerbitzu.

Dena den, haraneko beste herri batzuk ere eskaintzen dute mota horretako zerbitzurik: nekazal-turismoak eta landetxeak (Lukiano, Markina  eta Sarria), tabernak-jatetxeak ( Bitoriano eta Sarria), Altuben dagoen Zuiako Golf Kluba, zerbitzuguneak autobidean (jatetxea eta hotela Altuben), eta abar.