Geografia

Bere mugetanGorbeiako mendigunearen zati handi bat datza, gailurrik garrantzitsuenak bertan direlarik: Gorbeia 1.482 m.; Nafakorta 1.017 m.; Burbona, 932 m.; Berretin 1.226 m.. Bertan dute sorlekua, gainera, Baias ibaiak, Larreakortak, Ugaldek eta abarrek…. Ibaiok euren uren joanean (Ipar-Hego norabidean) Zuiako haranaren barreneraino, hots, Baias ibaiaren ingururaino heltzen diren arro zorrotz ugari landu dituzte haitzetan.

Nahiz eta Gorbeiako jatorrizko begetazioaren hein handi bat ebakia izan den (bertan gaur egun txilarrak eta pinuak daude landatuta), oraindik pagadi eder eta zoragarriak daude Berretinen (Larreakorta), Arlobin eta Ilunben; eta Ugalde ibaiaren trokan ere (Aldamiz, Arazo, Berretinen hegoekialdean…) amezti handi bat dago; bai eta haltzadi eremu bat ere Baias ibaiaren ertzean. Baina, ezbairik gabe, ondoen jagonda dagoen ingurua Altubeko pagadia da, Zuiaren inguru horretan, Burbonatik jaisten diren trokaren inguruan hazi eta handituz joan dena: Bortal/Rekandi deritzona eta Katxandianokoa.

Zuiako haranean, Baias ibairen inguruan (Bitorianon, Ametzagan, Lukianoraino eta Giliernan Basubitxi eta San Fauston) harizti zoragarriek ikus ditzakegu oraindik. Berauek uhartetxoen antzera dagoz bananduta euren tartean Zuiako haran osoa okupatzen duten landa-eremu handiak direlarik.

Oro/Atxabaleko Haitzek (896 m.) eta Ganaltok (Badaiako mendizerra, 900 m.) bukaera ematen diote Zuiako haranari eta euren mendi-lepo ederretan pagadi eta harizti eremuak ikus daitezke han-hemenka. Inguru honek ikuspegi benetan ederrak ditu, batez ere, Oro inguruan, eta interes botaniko, geologiko (Karezko uhartetxoa Murgiako inguru diapirikoan) eta artistiko (Oroko santutegia) handiko guneak dira, gainera.

 

Mediterraniko Isurialdea

Igatz_zubiaren_azpian___2___

Zuia Haraneko Mediterranioko isurialdeko ibaiak Baias ibaiarenak dira gehienak eta gutxi batzuk Zadorra ibaiarenak.

  • Baias Ibaia:

Arabako garrantzitsuenetakoa da eta Zuiako haraneko ur gehien duena. Iguriano edo Igiriañoko iturburuan, Bizkaian,  sortzen da eta 2.5 km.-ko ibilbide egin ondoren, Zuiako haranean sartzen da, hantxe ur gutxiago duen Padrobaso iturburuko urak batzen zaizkiola, eta bat egiten du han Arlobiko ibaiarekin, gero Arkaraiko zubian Larreakortako ibaiarekin batu arte,  hortik hartu baitu Baias izena. Gero goitik behera zeharkatzen du harana, 18 bat km.-ko ibilibidea eginez –guztira 55 km. Ditu- eta hala zeharkatzen ditu Sarria, Murgia, Ametzaga, Bitoriano eta Lukiano, La Encontradako baserriraino. Gero Kuartagoko udalerrian sartzen da, gero Subijana, Pobes eta Ribabellosan eta azkenik Ebro ibaian isurtzen ditu bere urak.

Baiasen ibaiadarrak:  
Larreakorta eta Arlobi aipatutakoez gain beste ibaiadar hauek ditu:

  • Otxondo, izen bereko udalerrian isurtzen ditu bere urak.
  • Ugalde, haraneko garrantzitsuena Baias beraren ondoen. Gorbeiako Pagazuri iturburuan sortzen da eta Markina, Sarria, Murgia eta Bitoriano zeharkatu ondoren Etxabarrin isurtzen ditu urak Baias ibaira.
  • Ugaldek honako ibai hauetatik jasotzen ditu urak:
    • Goba, Gorbeian sortzen da izen bereko lekuan, mendioste eta Landatxuetako iturburuetan; Aretxagako baserriak inguratu eta Murgia alde hartzen du. Bi auzotan banatzen du Murgia et, azkenik, Ugalden Isurtzen ditu urak, Añurieta izeneko lekuan.
    • Rotigan, Domaikian sortzen da eta bertan batzen zaizkio zenbait erreka txiki eta Jugon Bizurretako iturburuetako urak; gero, Ugalde ibaira isurtzen ditu urak Bitorianon.
  • Eskarpe, Giliernan sortzen da, Arruibietako iturburuan, eta Presaben isurtzen ditu urak Baias ibaira.
  • Atabe edo Aperregi, Badaiako Mendilerroan sortzen da, Atabeko iturburuetan, eta Baias ibaira isurtzen ditu urak, La Encontrada-ko urtegitik hurbil, Isisondo izeneko lekuan.
  • Zadorra ibaia: Zuiako haranaeko alde txiki batek isurtzen ditu bere urak Zadorra ibaira: Zarate aldeko ibai eta erreka txiki batzuk.

Kantauriko isurialdea

Isurialde honek Mediterranioko isurialdeak hartzen duen eremuaren lauren bat hartzen du gutxi gorabehera Zuiako haranea. Ametzagako Anetzolatik, Marakaldako Lagurubeitik eta bere lautadetako zingiretatik eta Altubeko mendi guztietatik datozkio urak. Ibairik handiena Altube da:

  • Altube ibaia: ibai honetara isurtzen dituzte urak Zuiako Kantauriko isurialdeko gainerako ibai guztiek. Basaude eta eta Jaundia ibaien baturak sortzen du Altube ibaia. Bi ibai horiek Eskartegin egiten dute bat, izen bereko baserriak baino aurreraxeago.
    • Basaudek sorburu duen elektratik hartua du izena eta Armiñagatik pasatzen da.
    • Jaundia Goiuriko ur-jauzian sortzen da eta Inosoko partetik hartzen ditu urak.
    • Bi ibai hauek Altuben egiten dute bat eta 24 km. egin ondoren Nerbioi ibaira isurtzen ditu urak.

Hona Altuberen beste ibaiadar batzuk:

    • Rezulato, urak marakaldako zingira txikietatik hartzen dituena (Kamarazorpo, Bellostegi, Bikozopo, Ilortza, Ameskurtze, Rezulatio, las Siete Fuentes, Monreal eta Kulukudrapa).
    • Ugatzi edo Riquilun, Baranbioko Txarako urak hartzen dituena eta, hegoalderantz jotzen duela, Zuia eta Baranbioren artean muga egiten duena. Ziorragak isurtzen ditu bere urak Altube ibaira.
    •