Historia

San Millango Burdin Hesiko dokumentuak ematen digu lehenengoz Zuiako haranaren berri. Dokumentua 1205ekoa da (nahiz eta egile batzuk geroagokoa dela dioten, XII. mendekoa, ziurrenik) eta Errioxako San Millango Monastegian dago. San Millango Monastegiko Burdin Hesiko dokumentuaren arabera hamar biztanleko burdin-hesi bat eman behar zitzaion erakunde erlijiosoari eta, beraz, Zuiak 9 burdin-hesi eman beharra zuen, Zigoitiak 13, Kuartangok 12, etab.

historia

Antza denez, antzinako izena Zuffia zatekeen, zeren Becerro Gótico dokumentuan (93. or.) eta Becerro Galiciano izenekoan (San Millango Monastegiko 60. or.) 1089. urteanZuffiako Lasarteko Monastegiak San Millani egindako dohaintza bat azaltzen baita. Monastegi hori Bitorianoko hegoaldean zegoen, gaur egun “Lajarte” deitzen zaion barrutian, bertako parrokiatik kilometro eta erdira gutxi gorabehera.

Aperregin, Magnarieta izeneko barrutian, Beneditarren Monastegi bat izan zen, bi izen izan zituena: Magnarietako Agate Deuna eta Magnarietako Ama. 1138. urtean María Lópezek dohaintzan eman zizkien Naxerako mojeei ZuffiakoMaganrietako Monastegia, Urretxoko Santa Maria eta Oroko Santa Maria, Murgia ondokoa, eta Estibalitzekoa Santa Maria.

1338.ean Zuiako Monreal fundatu zen 19 herrirekin eta handik 34 urtera desagertu zen. Desagertzean auzotarren Errege Enrike II.ari eskatu zioten eman ziezaietela pribilegioa ordurako fundatuta zegoen zen Murgiako Monreal herri berrirako. 1410.eko uztailaren 5ean, Burgosko hiri noblean, Erregeak berretsi eta eman egin zien Murgiako Monreal herri berrirako Pribilegiozko Karta. 1484 inguran ez da gehiago ageri Monreal izena.

Hala ere, lehenago, 1372 inguruan eta 1348.ean izandako izurriteagatik etaZuiako Monreal fundatu zen lekuko meteorologia gordinarengatik, bertakoak gaur egun Murgia dagoen lekura aldatu ziren.
historia3
1484.ean Errege Katolikoek Gasteizi eman zizkiotenZuiako harana eta Dulantzi eta Burgeluko hiribilduak. 1485Eko otsailaren 12an Zuiako Biltzarra bildu zen “ibaiaren ondoan dagoen Intxaurrondo pean” Errege Katolikoek Zuia Gasteizen esku uzteari buruz emandako irizpena onartzeko. Gerorago, 1515.ean, Probintziak aitortu zuen Murgiak Hiribildu titulua zuela, Errege Katolikoek 1484ko abenduaren 23an emana.

1567.ean Zuia Arabako probintzia banatuta gelditu zen 6 Koadriletako bateko buru bihurtu zen. 1840.ean eratu zen zazpigaren koadrila.

1752.ean eta hainbat ahaleginen ondoren lortu zen Erregeak onespena ematea Zuiako Haranean zehar errepide bat jartzeari Gasteiz eta Bilboren arteko konexioa errazteko. Obrak guztiek bukatuak behar zuten 1798rako.

1763.ean, gaia Haraneko kontzeju guztietan aztertua izan ondoren, botazio bidez erabaki zuten udaltxe handiagoa egin behar zutela, alkatea Francisco Vea Murgia izan zelarik. 1767.ean amaitu zuten Zuiako Udaletxea. Baina 1795.ean, 6 urtez uzta urriak izan zituztelarik eta Frantziaren aurkako gerraren ondorioz, Harana pobrezia-egoera latzean erori zen eta saldu egin zuten Udaletxearen erdia. Lukianoko ugazaba Domingo Ortiz de Zarate jaunak, Murgian bizi zenak, erosi zuen 4300 dukatetan.historia2
Gaur egun Zuiako Udaletxeak, uskal arkitekturaren berezko ezaugarriak baititu, behe-solairu angeluzuzena du eta lau usurkiko teilatua, burdinazko balkoi jarraitua eta aurrealdean ezkutu handi bat, Gaztela eta Leongo ikurrarekin (koroa, lehoiak). Behe-solairua eta beste bi solairu ditu. Ezkerreko izkinan jarri zen 909.ean Zuiako Udalaren ezkutua, Zuiako Koadrilarena ere badena. Hantxe bertan, bada marmolezko plaka bat, Domingo de Sautu e Isasiren omenez. Lapida hori 1950.ean egin zen seme prestuaren omenez eta komentu, umezurtz-etxe eta eskolen fundatzaile zenaren oroimenez.
Erikinaren barruan daude, udal bulegoez gain, Zuiako Koadrilaren bulegoak, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoarenak eta, behe-solairuan, Eskualdeko Turismo Informaziorako Bulegoa eta Liburutegia.

M.Carmen Herrán, Sebastián Ganzabal eta JA Azkorrak emandako argizkiak eta Urtume-ren 2007 eta 2008ko aleetan azaltzen direnak.