Guillerna

Arabako herri hori Gorbeia mendiaren hegalean dago, 659 metroko altitudean; beraz, behatoki pribilegiatua da, eta, horretatik, haraneko gainerako herriei begiratuta atsegin hartzeko aukera dago.


Santiago Apostoluaren parrokia-eliza erromanikoaren eta gotikoaren arteko trantsizio-estilokoa da, eta edertasun handikoa, Giliernara hurbiltzen diren mendigoizale eta bisitarientzat erreferentzia. Agian Araban bakarra den bitxia dago eliza horretan; hots, Kalizak, Kopoiak eta Ekisainduak osatutako jokoa.
Elizaren ondoan, plaza dago, eta, horren azpian, duela gutxi egindako bolatokia; horretan, bizirik jarraitzen du bola-jokoaren ohiturak.

San Fausto zaindariaren jaiak Pilarreko egunean egiten dira; hainbat erlijio-, gizarte- eta aisia-ekitaldi egiten dira, eta, horietan, bertakoek zein bisitariek hartzen dute parte.
guiller2
Halaber, Giliernako baso hostotsuetan, animalia-espezie ugari daude, eta, horrenbestez, lasaitasunerako eta sosegurako leku paregabea da.