Jugo

Murgiako hirigunetik bi kilometrora, elizaren ondoko errepideari jarraituta, 40 biztanletik gora ez duen herri txiki batera iritsiko gara. La Dehesa eta Arrato mendietako zuhaitzek inguratuta eta babestuta, eta Jugatxiko eta Oroko ermiten artean, landa-tradizio hutseko herri horrek arbasoen abeltzaintza-jarduerari eutsi dio.

jugo1

Gure herrira hurbiltzen den edonork gure jendearen begikotasuna eta zintzotasuna ezagutuko du, baita lanerako talde-espiritua ere.

Jugora iritsitako inork ez du gure ermita ikusi gabe joan. Jugatxiko ermita da, batzarraren jabetzakoa. Jendeak horretatik sentitzen duen debozioari eta mirespenari esker, kontserbazio-egoeran ezin hobean dago, nahiz eta duela zenbait mende eraiki zuten. Ermita izen bereko parkean dago; aisiarako eta elkartzeko leku aparta da, ehun urtetik gorako haritzak eta pago dotoreak ikusteko eta inguruko lasaitasunarekin gozatzeko. Iraileko bigarren igandea jaia da ermitan, eta zenbait ospakizun egiten da; horien artean, azpimarratu behar dira jaian parte hartzen dutenek emandako gauzen zozketa famatua eta parte-hartzaile asko erakartzen dituen bola-lehiaketa.

Egun horretan, herriko bi jai-egunetako bat ere ospatzen da; bestea, azaroaren 11n ospatzen da, San Martin Toursekoaren egunean (hori da gure zaindariaren eguna). Halaber, gure eliza ere bisita daiteke. Erretaula ederra du, eta, horren erdian, San Martinen irudia. Horrez gain, gure txokoan une atsegina igarotzeko edo gure mendietako bazterrik preziatuenetatik ibiltzeko aukera ere badago.
jugo2
Azkenik, hona etortzeko, gure herria ezagutzeko eta gure artean une ahaztezinak igarotzeko gonbita egiten dizuegu. Etor zaitez.