Larrazkueta-Bitoriano ibilbidea

SARRERA

Ibilbide honek, Zuia eta Urkabustaizko udalerrien arteko lotura suposatzen du, bi udalerrietako herrigune nagusiak lotzen duen alternatiba osatuz. Orain arte, nahiz eta bide laburra izan, kotxearen erabilera ia sahiestezina izan da Ametzagara joateko AP68 autobiatik abiatuta.

Zentzu honetan, proiektuko helburu nagusietako bat, gaur egungo mugikortasun eredua aldatzeko pausuak emate da, joan-etorrietarako ibilaldiak edo bizikletaren erabilera uztartuz.

Honez gain, herritarren artean bizimodu aktibo eta osasuntsua bultzatu nahi da, jokaera sedentarioak baztertuz. Ibilbide honen egokitze-lan eta seinaleztapenaren bidez, bertako ondare natural, historiko eta kulturala ezagutzera eman nahi dugu, garapen jasangarrian oinarrituz eta naturarekin bat egiteko aukera ematen duen kirol mota ezberdinak bultzatuz.

Ibili, korrika egin, pedalei eragin...naturarekin bat!

INTERESGUNEAK

1. BAIAS IBAIA

Baias ibaia Gorbeia mendiaren hegoaldean jaiotzen da, eta Zuiako eskualdea zeharkatu ondoren, Ebro ibaian isurtzen ditu urak. Ur bazterretan dauden Haltza, Lizar, Astigarra edota Erkametzez osatutako basoetatik igarotzen da Baias erreka. Ekosistema ezberdinen arteko konektibitate funtzio inportantea betetzen du, fauna eta flora espezie askorentzat ezinbestekoa izanik. 2015eko martxotik, Baias ibaia, europa mailan babestutako eremuen Natura 2000 Sarearen baitan, Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) bezela izendatu dute.

 

2. GILIERNA

Zuiako udalerrian kokatuta dagoen herria da, eta 50 bat biztanleko populazio egonkorra du. 660 metroko altitudean kokaturik, Zuiako bailarako paraje naturalaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. 1.go sektoreari lotutako landa izaera nabarmentzen da, eta Santiago Apostoluaren parrokia-eliza, erromanikoaren eta gotikoaren arteko trantsizio-estilokoa eta edertasun handikoa

3. LARRAZKUETA

Urkabustaizko udalerrian kokatuta dagoen herria da, Izarratik Km 1era, eta 20 biztanleko populazio txikiarekin. San Vicente parrokia eta 2012.urtean zaharberritutako antzinako harraska ("Iturriondo") nabarmentzen da.

4. BITORIANO

Bitoriano 250 biztanle inguruko herria da eta Gorbeia mendigunearen hegoaldean dago, Oroko Andre Mariaren hegalean. Beste 11 administrazio-batzarrekin b­atera, Zuiako harana osatzen duten herrietako bat da. Azpimarratu behar da duela gutxira arte lignito-hobi bat zegoela. XX. mendiaren erdialdera arte ustiatu zuten; izan ere, ikatz-mota hori erabiltzen zuen zeramika-lantegi bat zegoen herrian.

5. ZUBIEGI ZUBIA (BITORIANO)

1869an eraikia izan zen, eta Baias ibaia zeharkatzen du. Gaur egun, Zuiako ondare historiko eta arkitektonikoaren elementua da, Zuiako udal arautegiak babestuta.

6. URKABUSTAIZKO IRLA HARIZTIAK (KBE Kontserbazio Bereziko Eremua, Natura 2000 sarea)

Urkabustaizko Irla Hariztiak Natura 2000 sareko babestutako eremua da, eta 2015.urtean KBE bezala izendatu da. Biodibertsitate ikuspuntutik bereziki baliotsua den eremua da, europa mailan eta EAEn kontserbaziorako elementu aipagarriak batzen dituelarik; flora eta fauna espezie basaitak edota habitat bereziak, besteak beste.

Hauek dira, gune honetan aurki daitezkeen flora eta fauna espezie aipagarrienak:

- Haritz kanduduna / Roble pedunculado (Quercus robur), Ametza / Melojo (Quercus pirenaica), Erkametza / Quejigo (Quercus faginea), Pagoa / Haya  (Fagus sylvatica), Lizarra /fresno (Fraxinus excelsior)

-  Baso igel jauzkaria, Bechsteingo saguzaharra, baso igel iberiarra, miru gorria, txio arrunta, mokokerra, muxar grisa.