Oroko Andra Mariaren Santutegia

Zuiako haraneko otoitz-leku gailena da Oroko Santutegia. Murgiatik 3,5 bat km.-tara dago, izen bereko mendiaren gailurrean, haranaren erdian. 841 metro ditu itsasoaren mailatik eta haranaren ikuspegi zoragarriak daude bertan.

Murgiatik, Bitorianoko errepidea hartuta, bada bide bat Santutegiaren oineraino eramango gaituena.

Santutegi honen berri ematen duen lehen dokumentu ezaguna 1138koa da. Dokumentu hori dohaintza-eskritura bat da, non María López andreak Naxerako Errege Monastegiari ematen dizkion Oroko Andre Mariaren Santutegia, Estibalitzeko Andramriarena (Arabako zaindaria) eta Magnarrieta eta Urretxuko Santa Maria Monastegiak. Azken bi horiek Zuiako haranean daude.
ORO toponimoa euskal jatorrikoa izan daiteke, halakoxea baita Zuiako haraneko toponimia guztia (mendiak, ibaiak, sailak, etab.). Euskal Herrian badira hainbat leku Oro izenarekin edo Or edo ORO aurrizkia dutenak. Hona batzuk:

  • ORO: Gipuzkoako Aretxabaletako errebala.
  • ORO: Nafarroako antzinako hiribildua eta gaztelua, Gesalatz ibarrekoa, hantxe baitako Salinas de Oro, bai eta inguruetan Oroko San Jeronimo baseliza ere.
  • Orobidea, Lekarotz (Nafarroa)
  • Orobio, Zornotzako auzoa.
  • Oronda, izen horrekin ageri da Arabako Foronda herria San Millango katalogoan (X. mendea).
  • Etab.

OR atzizkia ere bada toponimian, eta altuera, goratzea, goren maila esan nahi du. Eta altuera esanahiarengatik jarriko zitzaion ORO izena Santutegia dagoen mendiari.

 

Santutegia

 

Santutegiaren eraikinak hainbat eraldaketa izan ditu mendetan zehar. Hasierako eliza erromanikotik ez da ezertxo ere gelditzen. Zurez estalia egongo zen, hormen lodiera ikusita, eta historialari batzuek diotenez, XI. mende bukaeraren eta XII. mendearen artean izan zen eraikia.
Bertan gurtzen den irudia erromanikoa da eta hurbileko herrietako elizak ere erromanikoak dira, hala nola Domaikiakoa, Markinakoa edo Giliernakoa. Horregatik diote Oroko Santutegiko hasierako eliza ere erromanikoa izan zela.
Elizako gangak, arku tertzeleteez eta ligaturez hornituak, badirudi XIV. mende bukaeratik XV. mendera bitarteko eraikuntzaren emaitzak direla. Sakristiako igeltsuzko ganga faltsuak XVIII. nendekoak dira nonbait. Santutegia neurri handiko eraikina da eta zenbait atal ditu:

 

  1. Ate nagusia, eliz atarira ematen duena, dobela handitan egindako puntu erdiko arkua duena.
  2. Horien gainean Udalaren eta Kofradiaren aretoak.
  3. Alde banatan aterpe ederrak.
  4. Ezkerraldean kanpai-horma.
  5. Atzealdean eliza eta sakristia.
  6. Iparraldean taberna eta jantokiak

Eliza

 

Ateak dobeladun ateburua du. Eraikina haitzaren gainean dago eraikia, eta ikusi ere egiten da haitza barrualdean, eskuinaldean bereziki.

 

  • Sakristia: Erretaula nagusiaren atzean dago eta 1771.ean izan zen eraikia. Guztiz dekoratuta dago: Pilastren maestreoa eta erlaitz margotuak, igeltsuzko irudi geometrikodun gangak (Barrokoaren azken garaia).

Eraiki zeneko tonu finetako pinturak ere hortxe dirau. Bi tiradera-altzari ditu.

  • Erretaula Nagusia: 1964ko erreformaz geroztik gelditzen den bakarra. Barroko estilokoa da. Hiru kale ditu lau zutabe salomonikok eta atiko batek markoztatuak. Erdian, lehentasunezko lekua betez, Oroko Andre Maria dago, Santutegiko titularra eta Haraneko Zaindaria. Honako ezaugarri hauek ditu:
    • Nitxo puntu erdiko arkuduna girlandekin.
    • Andra Mari eserita belo eta koroarekin.
    • Erdi Arokoa, 1930.ean eraberritua.
    • Tunika polikromatua paparrekoarekin; eskuineko eskuan ore bat eta ezkerrekoa haurrarengan; haurra bedeinkatzen ari da eskuinarekin eta ezkerrekoan, berriz, mundu-bola gurutzeduna dauka.
    • Lehenago alboko erretaula batean egon zen. Erretaula hori egitea Simón Rodríguez Mendarozqueta y Zárate jaunaren eta Antonio de Alvaradoren artean hitzartu zuten 1691.ean.

Oroko Andre Mariaren eskuinaldean San Joseren irudia dago eta ezkerraldean, berriz, Santa Teresarena.

  • Eskuinaldeko kapera: San Antonio Paduakoaren omenez, 1638 inguruan eraiki zuten. Barrokoaren hasierakoa da eta Erretaula desagertu egin da.
  • Ezkerraldeko kapera: Kristo Santu Gurutziltzatuaren Kapera, 1761 ingurukoa.

Santutegia eraberritu aurretik elizak zazpi aldare zituen. Hauek gelditu dira: aldare nagusia, San Antoniorena eta Kristo Santuarena. Beste lau hauek, berriz, desagertu egin ziren: Santa Maria eta Santa Magdalenarena (presbiterioaren alde banatan kokatuak) eta San Frantzisko eta San Inazio Loiolakoarenak, batetik, eta Santa Casildaren kapera bestetik (gaur egun Kristo Santua dagoenekoa).

  • Bataiategia: 1964ko Oroko Andre Maria.Erretaulan dagoenaren kopia. Lehenago beste bat zegoen baina Domaikiara eraman zuten 1964an.
  • Bataiarria: Bigarren eraikialdikoa izan daiteke. XVI. mendeaz geroztik erabili izan da bataiatzeko, dokumentuetan ikus daitekeenez.
  • Kanpai-horma: jatorrizkoa estalita dago. Nabaritzen dira oraindik ere aku ojibalak. Hurrengoa XVI. Mende bukaeraren eta XVII. mende hasieraren artean egin zen. Santutegiko iparraldeko hormarekin lerro-lerro eraikia. Puntu erdiko arkuak. Trapezoide-amaiera.Eraiki zutenean exentua zen eta orain, berriz, geroagoko eraikuntzei batua. Kanpaiak 1785.ean amaitu zituzten.
  • Gurutzadura: Kristo eta Sortzez Garbiaren irudiak, esku iharrak dituzte eta oinpean sudea eta ilargia.1605. Urtea. Linea klasikoa. Errenazimenduaren azken garaikoa. 1833.ean lekuz aldatu zuten. Lehen santutegiaren aurrean zegoen.

Lan eta zaharberritzeak Santutegian

Urteetan zehar, zenbait obra egin izan dira Oroko Santutegian, batzuk handiak eta besteak      txikiak:

 

  • 1711: Santutegiko gelak konpontzea erabaki zen.
  • 1763: Santutegia inguratzen duten hormatzarrak egin ziren.
  • 1770: Santutegian Ganbaratxoa egitea erabaki zen eta horretarako Santutegiko mendiaren zati bat saldu beharra izan zuten.
  • 1773: konponketa handiak egin zituzten Santutegiko aretoetan, Kabildoaren gelan eta Kapilauaren etxean.
  • 1775: obrak egin ziren Amabirjinaren Kamerinoan.
  • 1776: eraikin berri bat egitea, hormak eta teilatua altxatzea erabaki zen aho batez. Apezpikuari baimena eskatu ala ez eztabaidatu zuten, eta ez eskatzea erabaki zuten eurak baitziren jabeka.
  • Santutegiko liburuan, 1799.ean esaten da Sakristia gisa erabiltzen den Gelatxoa 1777.ean amaitu zutela eta ornamentu eta ontzi sakratuak 1778.ean aldatu ziren orain dauden tirad eretara.
  • 1778: erabaki ze herri bakoitzeko hiru lagunek Santutegia garbituko zutela; halaber erabaki zuten egin berri zen egur eta harrizko obra berriaren ondorioz geletan pilatutako lurra eta harriak ateratzea.
  • 1783: kanpai berria, dunba  bat, eta  1.500 estanpa egin zituzten Santutegirako, eta guztira 5.555 erreal ordaindu behar izan zituzten.
  • 1784ko azaroaren 2a: erabaki zuten dorrea egitea eta auzotarrek laguntzea materialak garraiatzen; gurdizainei baba-eltzekada urdaiarekin eta freskagarri bana eman zieten.
  • 1789: balaustrada jarri zuten koruan. Kanpaietako batean hauxe dago idatzita: “1785-Mendizabal me fecit- Nuestra Señora de Oro” Beste kanpai batean hau ageri da: “1725”.
  • 1806ko martxoaren 3a: Udalari jakinarazten zaio egoera txarrean dagoela erretaula eta martxoaren 9an konpontzeko egin beharreko lanak egiteko erabakia hartu zen.
  • 1865-1866: hainbat lan egin ziren teilatuan eta kanpandorrean.
  • 1928: igeltsua jarri zen ataurrean eta elizaren aurrean eta burdin-hesi bat jarri zen.
  • 1964an eraberritu egin zen, hain zuen ere urte hartako maiatzaren 17an biltzekoak baitziren han Arabako Batzar Nagusiak. Kendu egin zituzten kareztadura, garrantzi gutxiagoko erretaulak,  presbiterioa eta pulpitua bereizten zituen burdin hesia. Berritu egin zituzten aretoak. Teilatua aldatu zuten eta zuraren ordez zeramika eta arbela jarri zuten. (82. or.)
  • 1987.ean teilatuko arbela kendu eta igeltsuzko teilak jarri zituzten. Eta berritu egin zuten hoditeria.

Suteak

  • 1823an: sutea piztu zen sukaldean eta eraikin osora hasi zen zabaltzen, baina mendean hartu ahal izan zuten tamaina handia hartu baino lehen eta ez zen galera handirik izan.
  • 1913ko apirilaren 28ko gauean: beste sute bat izan zen, handia oraingoan. Ia suntsitu zuen Santutegi osoa eta handiak izan ziren galerak.

Herritar batzuk  ohartu zirenean kanpaiak jo zituzten haraneko eliza guztietan eta hala eragotzi zuten Santutegia erabat suntsitua gelditzea. Suak ez zuen eliza hartu baina suntsituta gelditu ziren Kofradiaren aretoak eta Santutegiaren Iparraldeko hormaren zati bat.

Sutearen ondoren agintariek erabaki zuten suntsitutakoa berriro eraikitzea herritarren laguntzarekin. Norberaren lanaz edota diiirutan lagundu zezaketen. Haraneko herritarrez gain, haranetik kanpoko hainbat udal, parrokia eta debotok ere lagundu zuten.

  • 1964ko apirilaren 2an: Santutegian eraberriketa-lanak egiten ari zirela, beste sute bat piztu zen lanak egin bitartean behi-behinerako jarria zuten sukaldean. Hala ere, obrak zirela eta Santutegian zegoen jendeari esker mendean hartu ahal izan zen sutea.

Oroko Santa Maria

Oroko Andre Maria betidanik izan da hartua Zuiako Haraneko zaindaritzat. Ez dago inongo dokumenturik Oroko Andre Maria Haraneko zaindari izendatzen duenik, baina herritar guztiek dute halakotzat eta hala izan da mendetan zehar.
Hona  zenbait adibide esandakoaren erakusgarri:

 

  • Santutegian jairen bat ospatzen zenean haraneko Justizia eta Erregimentua lehendakaritzapean egiten zen eginda zeukaten botoari jarraituz.
  • XIX. Mendearen amaierara arte Santutegian bertan egiten ziren udal batzarrak eta, hain zuzen ere, Santutegian jaia ospatzen zen egunetan egiten ziren.
  • Haraneko Ordenantza guztietan zegoen kapituluren bat Oroko Santutegiari buruzkoa, herritarrek Santutegiko elizkizun eta gainerako ospakizun erlijiosoetara joateko zuten obligazioa jasotzen zuena, bai eta joaten ez zirenentzako zigorrak ere.
  • Oso aspaldikoa da, eta gaur egun ere hortxe dago, Oroko Andre Mariaren Kofradia.

Oroko Andre Mariaren irudia

1928.ean irudi bat aurkitu zuten Oroko Andre Mariaren Santutegian, zurez egina, oso egoera kaskarrean zegoena eta adituen arabera XII. mendekoa izan behar zuena.
Irudia azterturik, ondorioztatu zuten garai hartan Santutegian gurtzen zuten irudia zela, hau da, Oroko Andre Mariaren antzinako irudia.
Oso tailu ederra da, XII eta XIII. mendeetako estiloaren ezaugarriak dituena.
Behin egiaztatu zenean huraxe zela antzinako irudia, eraberritu egin zen. Gorde egin zen zeukan margoaren zati bat eta Madrileko aditu batzuek aldez aurreko azterketa egin ondoren, Gasteizko Aipinanizen etxean eraberritu zuten irudia Goikolea eta Marín artistek.
1964.ean Andre Mariaren bi kopia egin zituen Gasteizko Eusebio Viribay eskultoreak:

 

  • Bata Arabako Foru Diputazioaren aginduz Ekuadorreko El Oro probintziako Misio Diozesiarrera bidaltzeko,  Arabako Batzar Nagusiek Oroko Santutegian egindako bileraren oroimen gisa eta Oro izenarekin bat zetorrelako.
  • Bigarrena dohaintzan eman zuen Jose Luis Arenaza Kofradiakideak prozesioetan ateratzeko.

Oroko Andre Mariaren bi kopia horiek Gasteizko Elizbarrutiko Apezpiku jaunak bedeinkatu zituen Arabako Batzar Nagusiak Oroko Santutegian bildu ziren egunean.

 

Orori buruzko kondairak

  • Tradizioak dioenez, antzinako Santutegia Urabianoko eremuko jurisdikzioan hasi ziren eraikitzen, Oroko mendiaren hegalean, eta amaitzen ari zirenean desagertu egin zela handik materiala eta Santutegia gaur egun dagoen lekuan agertu (J.M: de Barandiaran, Eusko Folklore).
  • Amabirjina ahizpen bilera: bada kondaira bat Zuiako haranean esaten duena 3 amabirjinak, Orokoa, Jugatxikoa eta Bitorianokoa ahizpak zirela eta elkarri bisita egitera joaten zirela.
  • Oroko Andre Mariari maizenik aitortu ohi zaion dohainetako bat buruko minak sendatzearena da. Horretarako Santutegiko kanpaien pean jartzen ziren eta kanpaiek jotzen zuten bitartean otoitz egiten zitzaion Oroko Andre Mariari.

 

Oroko Andra Mariaren Kofradia

Oso aspaldikoa da Santutegian finkatutako Oroko Andre Mariaren Kofradia, dauden libururik zaharrenetan, guztietan aipatzen baita.

 

1812ko Kofradiaren akta-liburuan jasota dagoenez, Aita Santu batek barkamen bereziak eman omen zituen Oroko Andre Mariaren Kofradiarentzat, baina ez da jakiterik izan ez nor izan zen Aita Santu hura ez eta zer barkamen izan ziren haiek.

Asko izan dira beti kofradiakideak, Zuiako haraneko biztanleak gehienak.
1884an erabaki zuten behin norbait kofradiakide izateko onartua izanez gero, sekula ez duela kofradiakide izateari uzterik izango, betiere haraneko biztanlea bada.

1882.era arte Kofradiak gizonak baino ez zituen onartzen kofradiakide izateko, baina urte hartan, eta emakumeek hala eskatuta, emakumeak ere onartuak izan ziren. Baina maila espiritualean soilik, zeren ez baitzuten eskubiderik Kofradiak Santutegian haien jaiaren egunean egiten zuten bazkarian parte hartzeko. Ordaindu beharra zeukaten, alabaina, bai sarrera-kuota bai eta urteko kuota ere.

Oroko Andra Mariaren Kofradia

Oso aspaldikoa da Santutegian finkatutako Oroko Andre Mariaren Kofradia, dauden libururik zaharrenetan, guztietan aipatzen baita.

 

1812ko Kofradiaren akta-liburuan jasota dagoenez, Aita Santu batek barkamen bereziak eman omen zituen Oroko Andre Mariaren Kofradiarentzat, baina ez da jakiterik izan ez nor izan zen Aita Santu hura ez eta zer barkamen izan ziren haiek.

Asko izan dira beti kofradiakideak, Zuiako haraneko biztanleak gehienak.
1884an erabaki zuten behin norbait kofradiakide izateko onartua izanez gero, sekula ez duela kofradiakide izateari uzterik izango, betiere haraneko biztanlea bada.

1882.era arte Kofradiak gizonak baino ez zituen onartzen kofradiakide izateko, baina urte hartan, eta emakumeek hala eskatuta, emakumeak ere onartuak izan ziren. Baina maila espiritualean soilik, zeren ez baitzuten eskubiderik Kofradiak Santutegian haien jaiaren egunean egiten zuten bazkarian parte hartzeko. Ordaindu beharra zeukaten, alabaina, bai sarrera-kuota bai eta urteko kuota ere.

Santutegiko jai-egunak

  • Jasokunde Eguna. Oso aspaldidanik Santutegiko jai nagusia ospatzeko egiten den jai-eguna.
  • Mendekosteko Pazko Bigarreneko Eguna. Azken urteotan ospe handia ari da hartzen eta beste jai-egunetara baino jende gehiago hurbiltzen da.
  • San Antonio Paduakoaren Eguna (ekainaren 13a). Neska-mutikoen eguna da. Oroko Andre Maria haurren abokatu eta zaindaritzat da hartua eta, beraz, haraneko neska-mutikoek jai egiten dute San Antonio egunean. Bada haurren kofradia bere araudia ere baduena.
  • Kofradiaren Jaia, irailaren lehen igandea (gizonak) eta hirugarren igandea (emakumeak).