Domaika - Piztia

Domaikian eta Zuian oso ezaguna da“Domaikiako Carrascal mendiko Piztia”. Izua eta beldurra eragiten zuen pizti horrek eta egundoko ezustekoak ematen zizkien abereak mendi hartara eramaten zituzten haur eta gazteei.

Domaikiako Carrascal mendiko Iruratxiko haitzeko leizean bizi omen zen piztia.

“Pistia” hitza


“Pistia” hitzaDomaikia eta inguruetanerabiltzen zen herri horretako Carrascal mendiko sasitzetan bizi zen izaki bitxi, arraro eta beldurgarriaizendatzeko. Garai batean hitz erabilia izan zen. Euskeraren eta gaztelaniaren arteko transizioan, euskal hitz asko mantendu ziren hizkera kolokialean. Gaur den egunean ere konturatu ere egin gabe erabiltzen ditugu horietako zenbait. Horietako bat, orain dela gutxi arte, “pistia” hitza izan zen. Gogoan dute oraindik ondoko Kuartango haraneko herritar batzuek nola beren arbasoek, basapiztiren bat bazebilela sumatzen zutenean, artean identifikatu gabea, esaten zuten: “en ese monte hay una pistia”, “por aquella zona merodea una pistia”, etb. Hitz hori erabiltzen zuten basabereak izendatzeko, artean identifikatu gabeko basapiztiak izendatzeko. Behin zer animalia zen ikusten zutenean ez zioten gehiago “pistia” esaten, otsoa, basurdea edo dena delakoa baizik. Horrek pentsarazten digu Domaikian basapiztia bat izan zela, zalantzarik gabe. Piztiaren kondaira ez da ezerezetik sortua; ez litztake logikoa izango. Pentsatzekoa da auzotarrek piztiaren hotsengatik, erasoengatik eta bestelako adierazpenengatik izango zutela haren presentziaren berri. Hala ere, ez zekiten zehazten zer animalia mota zen eta horregatik jarraitzen zuten “pistia” deitzen.Piztia_organ

Oso tamaina handiko animalia izan behar zuen herritarren artean zer-nolako izua eragin zuen ikusita. Basurde batek -basapizti handienetakoa izanik- ez zuen halako beldurrik eragingo. Zer animalia izango zen? Otsoa? Otsoa izan balitz berehala antz emango zioten uluengatik, aztarnegatik edo hiltzeko moduagatik. Leku hauetan batere ohikoa ez den harrapari bat izango zen.Hartza izan zitekeen.

 

Hasiera batean ez dirudi zentzuzkoa denik mendi hauetan hartza zebilela esatea, baina ondo aztertuz gero ohartuko gara aukera hori benetakoa dela.Joan den mendeetan, ez zen hain arraroa izan hartzaren presentzia.Izan ere, Araban, XVI. Mendean, Batzar Nagusiek neurriak hartu behar izan zituzten animalia horrek herrientzat zekarren arriskuari aurre egiteko. Gerado López de Guereñuk bildutako datuen arabera, 1556.ean haiinbat hartz hil zituzten Lagranen; eta 1628.ean, beste bat Apinanizen. Izkiko ordenantzek agintzen zuten zortzi dukat ordaintzeko hartz bat hiltzen zuenari. Beberanako mendietan -Biasteriren jabetzapeko eremua- XVII. mendean artean bazen hartzik Barronen, 1742.ean “zortzi erreal eta sei marabedi ordaindu zitzaizkien hainbat otdo, hartz bat eta beste animalia batzuk ekarri dituzten gizon batzuei”. Bada toponimo bat Arkamoko mendilerroan hartza izan zela egiaztatzen duena: “El portillo del oso”, otso-lekuaren ondoan, Kuartangora jaisteko bidean. Gugandik hurbilago, historiak gogorarazten digu nola Gorbea hartzen bizileku izan den oraintsu arte. Madozek esaten digu Lekandan hartz bat harrapau zutela, 1818.ean, errehun librako pisua zuena. Julian Olabariak jasotako datuaren arabera, Gorbeiako azken hartza 1819.ean hil zuten Orozkoko gizon batzuk. Eta beste datu interesgari hau ere ematen digu: 1689.ean

hartz baten aurkako ehizaldia egitea erabaki zuten eta Aiurdingo gainetik asi ziren!

Ikus dezakegunez aspalditik ibili ziren hartzak herrien inguruetan.

Domaikiako Piztia

Domaikia_02Domaikiako “aiton-amonen aitn-amonek” aipatzen zuten Piztia. Baina zer zen Piztia? Era askotara irudikatu izan du herriak: Txori handi bat, hartz moduko bat, suge ikaragarri bat, etab.

Nolanahi ere den, bat zetozen denak harentamaina handia eta ankerkeriaaipatzerakoan. Badaiako balizko hartza izan zitekeen. Agian piztia hura Badaiako mendilerroa utzi eta Carascal-eko Iruratxiko leizean kokatuko zen. Gorbeiatik etorritako hartza ere izan zitekeen. Edo beste basapiztiren bat ere izan zitekeen. Nolanahi ere, halako nahasmena eta izua ekarri zuen animalia hark Domaikiako jendartean, haren izena aipatze hutsak oilo-ipurdia jartzen baitzuen. Ezin asma dezakegu zenbat denbora eman zuen ustezko harrapari honek mendi hauetan triskantzak eginez animaliekin eta -kondairek diotenaren arabera- baita herriko haurren batekin ere. Ziur esan dezakegu, ordea, desagertu zenean ere bizirik jarraitu zuela haren ospe dramtikoak. Halako izua eragin zuen, nonbait, handik aurrera Domaikiako bizatanleak ez baitziren gehiago lasai ibili inguru horietan.

Mitoa

Bazen harraparia bera baino okerragoko beste gauza bat: zer animalia mota zen ez jakitea. Zer animalia izan zitekeen hala hiltzen zuena? Haiek ez zuten halakorik ezagutzen. Eta horrek jende xalo haien irudimena piztu zuen eta hala iritsi ziren sinestera haien ondoan izaki bizidun apokaliptikoena bizi zela. Ifernuetako izakirik beldugarriena haien etxeen ondora bizitzera joan zitzaiela pentsatuko zuten ziurrenik. Piztiak egundoko izua zabaldu zuen herrian eta inguruetan. Inguruko herriek, mesfidati begiratzen zioten mendi hari. Zer ote zegoen han Domaikiakoei hainbesteko beldura eragiten ziena? Gauez, iluntasunaren erreinuan,  zioten beldur handiena infernuko izaki ez ohiko hari. Hala gogorarazten digute oraindik ere koplek:

“En Domaikia, al llegar la noche,

siempre han solido temblar

por miedo a que les salga

la Pistia del Carrascal”.

 

Juan Olabarriak jasotako pasadizo honek ongi erakusten du zenbateko beldurra eragin zuen pertsonaia mitko horrek herritarrengan: “apaiz batek, urte askotan Domaikiako erretore izan zenak, arratsalde partean Murgian zegoenean, honela esaten zuen: “Etxera noa ilundu baino lehen, ez nuke Carracal-eko piztia bidera ateratzea”.

Izaki gaizto batek mitoaren maila hartzen duenean, jada ezin zaio irabazi giza estrategiak erabiliz eta gizakiaz gaindiko metodoetara jo behar da.Horregatik zioten halako debozioa Domaikian Oroko Amabirjinari, haien zaindariari:

“Santísima Virgen de Oro,

líbranos de todo mal

y de la Pistia del Carrascal”

 

Hona Olabarriak berak jasotako beste testigantza bat: emakume berantesten hasia zen bere alabarengatik, abereak zaintzera joana baitzen.  Alabak honela erantzun omen zion: “Idiak piztiak eraman ditu eta denbora luzea egon naiz haiek aurkitu arte.” Eta amak erantzun omen zion:

“Santo Dios,

líbranos Señor,

de todo mal,

y a Vicenta

de la pistia del Carrascal”

Ausardia handia behar zen Piztiari aurre egiteko. Domaikiako mutikoak eta aldameneko herrietakoak, bai Aperregikoak bai Jugokoak, askotan ibiltzen ziren elkarri hariak botatzen. Behin, Aperregiko mutikoak nagusitu egin zitzaizkien Domaikikoei eta herriko iturriraino eginarazi zieten atzera. Zaharrek irribarre eginez begiratzen omen zieten. Haietako batek hauxe aurpegiratu omen zien herriko mutikoei: Aperregikoei aurre egiteko gauza ez bazarete, nola egingo diozue aurre Piztiari?

Zaharrek kontatzen dutenez, antzina, asko hitz egiten zen Piztiaz. Domaikiko bat herrritik atera eta nongoa zen galdetzen bazioten, honela erantzuten omen zioten askotan erantzuna entzundakoan: “Hara, Piztiaren herrikoa!” Inguruko herrietan ez ezik, urrunagokoetan ere entzuna zuten Piztiaren berri, hala nola Oñatin (Gipuzkoa), hango herritar batzuk ezagutzen baitzuten Domaikiako Piztiaren kondaira. Basapizti misteriotsu eta gaizto horren berri zutenek eragozpenak izaten zituzten Domaikiara joateko… badaezpada ere!