Zuiatar baten eta bere gurdiaren kondaira

Gau ekaiztsu eta ilun baten, han zihoan zuiatar bat Aiurdingo Gainetik Zuiako mugetatik kanpora eta Zigoitiko lurretan barneratu zen Zaitegi eta Olano herrietara.

Herri horietako egurrez bete nahi omen zuen gurdia eta eguna argitu eta inork ikusi baino lehen itzuli.

Pozik zegoen gurdia azkar bete zuelako eta, bueltan zetorrela, bat-batean, desagertu egin ziren lainotzarrak eta han azaldu zen ilargia guztiz distiratsu. Halako argitasuna eragin omen zuen ilargiak, gauzarik txikienak ere ikus baitzitezkeen.

Zuiatarrak, halako argitasuna ikusita eta ikusiko zuten beldur, irainka hasi zitzaion ilargiari haserre, esanez ordurarte ilargiak berak beste inork ez zuela ikusi gurdia egurrez betetzen. Ilargiak haserre bizian behera jaitsi eta adarretako batekin hartu omen zituen zuiatarra, gurdia eta idiak eta berarekin eraman.

Ekaitza denean Zuiatarraren aieneak entzuten omen dira.