Berdintasun zerbitzuaren sorrera

Azkeneko urteotan aurrerapen eta pausu garrantzitsuak eman dira emakumeen berdintasunari dagokionez. Gizarte harremanek eta emakume zein gizonek dituzten eginkizunek eraldaketa handia izan dute. Aldaketa garrantzitsu hauek bai mugimendu feministen eta beste emakume askoren ekarpen eta borrokari esker gertatu da, hauek ez baitute etsi oinarrizko eskubideak lortu eta diskriminazioak salatzeko ahaleginean.

 

Hau horrela bada ere emakumeen kontrako indarkeriari, lan-merkatuari, etxeko lanaren eta zaintzaren banaketa desberdinari edo partaidetza politikoari eta erabakiak hartzeari buruzko estatistikek, oraindik, eginkizun handia dagoela esaten digute. Estereotipoetan oinarritutako desberdintasunak botere publikoek esku hartu behar izatea eragin du, izan ere, benetako berdintasuna lortzeko beharrezkoa da berdintasunezko gizartea eragozten duten oztopoekin amaitzea.

 

Erantzukizun horren harira, gero eta gehiago dira administrazio publikoan emakume eta gizonen arteko berdintasun politikak sustatzen ari diren erakundeak. Udalak, pertsonengandik hurbil dagoenez, oso garrantzitsua da berdintasunezko gizartea ahalbidetzen duten politikak bultzatzeko orduan. Hurbiltasun horrek emakume eta gizonen premiak hobeto ezagutzea ahalbidetzen du.

Testuinguru horretan sortzen da 2016ko azken hilabeteetan Gorbeialdeko kuadrillaren berdintasun zerbitzua.

Lehenago, 2014an abenduan, egiten da Zuian “emakumeen eta gizonen aukera berdintasunari buruzko diagnostikoa”.

Txosten honen helburua udalerrian emakumeen eta gizonen aukera berdintasunari buruz egindako Diagnostikoa eta horretan ondorioztatutako indarguneen eta hobekuntza arloen zerrenda aurkeztea, ondoren Udal Ekintza Plana diseinatzeko oinarria izan dadin.

 

2015ean Zuiako emakume eta gizonen arteko I Berdintasun plana sortu eta onartu egiten da, 4 urteko iraupenarekin.

I Berdintasun planaren helburuak honakoak dira:

  • Udal politika guztietan genero ikuspuntua zeharrean ezartzea.

  • Funtzesko balore bezala berdintasuna sustatzea, pertsona guztiak parte hartzea errastuko da udal bizitzaren arlo guztietan, eta emakumeen ekarpenak erakusten.

  • Zaintzeko lanan koerantzulea sustatzea.

  • Emakumeen aurkako indarkeria errotik desagertzea.

 

Harremanetarako:

berdintasuna@gorbeialdea.eus

945430167

 

Ordutegia:

Ostiraletan 8:00- 11:15 Zuiako udaletxean

Astearteetan 8:00- 11.15 eta ostitaletan 11.45-15 Kuadrillako bulegoetan ( Zuia)