.jpg)
Karmele Jaio- Aitaren Etxea liburuaren aurkezpena
Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Karmele Jaioren eleberria. Baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere.

MAGIA - EVA ETA EKHI MAGOAK
Martxoak 7, 17:30
Bitorianoko frontoian.
Bertara joateko, gonbidapena hartu beharra dago helbide honetan:
www.entradium.com/events/magia-azterketa




AHO ZABALIK ***ATZERATUTA***
Umeentzako antzerkia: AHO ZABALIK, Elvi Sabeliztunaren eskutik!
Otsailak 13, 18:00 Zuiako Udaletxean ATZERATUTA
Hartu sarrera aldez aurretik:
https://entradium.com/events/antzerkia-aho-zabalik-teatro-aho-zabalik

.jpg)
.jpg)
GOSPEL Kontzertua
GOSPEL kontzertua "Goiko gela" taldearen eskutik.
Urtarrilak 31, 18:00etan San Migel elizan
Plaza-kopuru mugatua, gonbidapenak HEMEN

KONTU KANTOI Ipuin Kontalaria
18:00 Zuiako Liburutegia
Bertara joateko, gonbidapena hartu beharra dago HEMEN

BAKARRIZKETA - "Dos vascas y un destino"
Nerea Garmendia eta Alazne Etxeberria
Gonbidapenak hemen

BAKARDADEAK GARAITU ZITUENAK
BAKARDADEAK GARAITU ZITUENAK (Ikuskizuna)
Istoria, dantzak, bertsoak, musika...
Mikel Etxebarria eta Shuyana Izaga, dantzariak
Felipe Zelaieta eta Rikardo Gonzalez de Durana, bertsolariak
Ardi Ilun Blues Band
Bertara joateko, gonbidapenak hartu beharra dago. HEMEN

OIER AZKARRAGA. "GUREA ERE BADA. ZUIA EUSKALDUNAREN HISTORIA LABURRA", Eugenio Murgia bekaren bidez egindako liburuaren aurkezpena.
2016ko Eugenio Murgia beka jaso, eta Oier Azkarraga Grajalesek argitaratutako liburuaren aurkezpen-ekitaldia. Zuia udalerriko euskararen berreskurapenaren historia sozialaren errepasoa egiten da bertan.
Saioak edukiera mugatua izango du, eta bertara etortzeko gonbidapena hartu beharra dago, ondorengo helbidean:

AMETS ARZALLUS: "MIÑAN" liburuaren aurkezpena
Amets Arzallusen bisita jasoko dugu, 2019an argitaratutako MIÑAN liburua aurkezteko aitzakiarekin:
"Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.
Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala."
Saioak edukiera mugatua izango du, eta bertara etortzeko gonbidapena hartu beharra dago, ondorengo helbidean:
https://entradium.com/events/amets-arzallus-minan-liburuaren-aurkezpena

LORENA MADARIAGA "Un plan para Marieta"
Azaroak 17, 19:00 Zuiako Liburutegian
Lorena Madariaga Ukarrek "un plan para Marieta" eleberriaz hitz egingo digu eta emakumeak maitasun harremanetan duen rola aztertuko du.
Plaza-kopuru mugatuak, Gonbidapenak link honetan https://entradium.com/es/events/lorena-madariaga-un-plan-para-marieta

KONTZERTUA - Descubriendo el VIOLONE
Azaroak 14, 19:00etan San Migel Elizan.
Plaza-kopuru mugatuak. Bertara joateko, gonbidapena hartu beharra dago helbide honetan:
https://entradium.com/events/concierto-descubriendo-el-violone

ZURRUNKA TEATRO - "AC-NUN, un ciprés en el desierto"
Azaroak 1, 19:00etan Zuiako Udaletxean.
Plaza-kopuru mugatuak. Bertara joateko, ganbidapena hartu beharra dago helbide honetan:
www.entradium.com/events/ac-nun-un-cipres-en-el-desierto-zurrunka-teatro


TIO TERONEN SEMEAK - Fresh Cool
Plaza-kopuru mugatuak.
Bertara joateko, gonbidapena hartu beharra dago, helbide honetan:
_page-0001.jpg)