Zine-foruma Chavela

Emakumeen nazioarteko egunaren inguruan, Chavela filma ikusiko dugu martxoaren 6an Zuian.

 

Chavela Vargas abeslariak izena eta ospea lortu zituen, Mexikon lehenengo eta mundu osoan ondoren, ranchera tradizionalen interpretazioarengatik, batez ere. Abesti horietako gehienak gizonezkoek idazten zituzten eta emakumeek erantzun gabeko maitasunari, munduaren aurrean nekatuta egoteari eta bakardadeari buruz hitz egiten zuten. Chavelak bere erritmoarekin eta ahots latz eta sentiberarekin interpretatzen zituen. Bere bizitza osoan modu irekian lesbiana izan zen artista karismatiko eta bikainaren erretratua, maitasunez betea.