Etxebizitza

Zuiako Udalak uste du, gure udalerrian dagoen etxebizitzen beharra ikusita, konponbidea proposatzeko unea dela.

Hori egiteko, hasteko eta behin, gai honen inguruan benetan dauden beharren argazki eguneratua beharko genuke; horren bidez,zenbat pertsona eskatzen duten babestutako etxebizitza eta nola behar edo nahi duten (erosita, alokatuta, etab.) jakin beharko genuke. 

Informazio hori izateko, etxebizitza eskatzen dutenen erregistroa sortu dugu.

Poltsan sartu ahal izateko, legeak exijitzen dituen baldintzak bete beharko dituzu, baita honekin batera duzun galdeketa bete ere eta udal bulegoetara ekarri behar duzu.

Udalak prozesuak arautuko dituzten ordenantzak eta araudiak  egin ditu.

Hori dela-eta, babestutako etxebizitza behar izanez gero, lehenbailehen izena eman, prozesua ahalik eta gehien bizkortzeko.

Galdeketa-orria behera kargatu

UDAL ETXEBIZITZA  TASATUAK ADJUDIKATZEKO OINARRIAK  Iragarkia ikusi

ZUIAKO ETXEBIZITZA ESKATZAILEEN ERREGISTROAREN ARAUTEGIA ETA MURGIAKO 22 EGIKARITZE UNITATEKO ETXEBIZITZA TASATU HUTSAK ESLEITZEKO OINARRIAK ALDATZEA Iragarkia ikusi