Udal Albisteak

GORBEIALDEKO IRAKURLE KLUB FEMINISTAK BERRIRO ERE MARTXAN!

Literatura onaz gozatuko dugu, eta, bide batez, begirada zabaldu, feminismoen historia ezagutu eta literatur tertulia atsegina partekatuko dugu. Izan ere, ahalduntzeko pentsamendua eta inspirazioa pizten dizkigute nobelek, saiakerek eta iritzi artikuluek, literatura arloko koordinatzaile adituek gidatuta.

Gure irakurketak partekatzeko hilabetean behin bi orduz elkartuko gara, eta, gainera, txandaka egingo dugu; hau da, herri batean hasiko gara, baina beste herri batera joango gara hurrengo hilabetean, izena eman duten emakumeen arabera. Elkarrengana gehiago hurbiltzeko eta elkar hobeto ezagutzeko modua ere bada.

Euskarazko klubaren lehen saioa urriaren 14an izango da, 18:00etan, Aramaion kokatuta egongo den Emakundeko autobusean. Hurrengo saioak ibiltariak izan ahal dira, izena ematen duten emakumeen arabera, hilabetearen 2. astelehenetan.

Gaztelerako klubaren lehen saioa urriaren 28an izango da, 18:00etan, Zuiako udaletxeko 1. pisuan. Hurrengo saioak ibiltariak izan ahal dira, izena ematen duten emakumeen arabera, hilabetearen 4. astelehenetan.

Izen-ematea irekita plazak bete arte!

945 43 01 67 /berdintasuna@gorbeialdea.eus

Irakurri

LAIAESKOLAREN, ARABAKO EMAKUMEEN JABEKUNTZARAKO ETA BERDINTASUNERAKO ESKOLAREN IKASTURTE BERRIAREN HASIERA GORBEIALDEAN!

LaiaEskolaren, Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren ikasturte berriari hasiera emango diogu Gorbeialdeko Kuadrillan.

Ikasturte berriaren inaugurazioa urriaren 3an izango da arratsaldeko 19retan Zigoitiko kultur etxean, “feminazi se hace” Irantzu Varelaren monologoarekin batera, baita hurrengo hilabeteetan hamaika ekintz egingo dira Gorbeialdea osoan zehar.

Informazio guztia, liburuxkan aurkitu duzu.

Irakurri

ZUIAKO UDALETXEKO BERDINTASUN BATZORDEA

Berdintasun batzorde irekia, Zuiako biztanleriari eta bereziki emakume, kultur, kirol elkarte, talde feminista edo emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea interesa duten pertsonei. 

Irakurri

PALATU POLIKIROLDEGIko kurtso berria martxan!

 

2019-2020 KIROL EKINTZEN PROGRAMAZIOA

  • Patinajea, tenisa, yoga, cardio-fita, psicomotrizitatea, erritmo txikia, mantentzeko-gimnastika…

Datorren ikasturtean kirola egitea pentsatzen ari zara? Zure sasoia hobetu nahi duzu? Taldeko ekintza batean parte hartu nahi duzu?

Ba apuntatu hurrengo data hauek:

  • Aurreko izen-emateak: irailaren 1tik 11ra (biak barne)
  • Zozketa: Irailaren 12an,arratsaldeko 16:00-etan
  • Izen –emateak ordaintzeak irailaren 13tik 20ra
  • Hutsik geratutako izen-emateak: irailak 21etik aurrera
  • Klaseak urriaren 1ean hasiko dira

Informazio gehiago 945 43 01 57 telefono zenbakian.

Behean aurkituko dituzu izena emateko orria eta ekintzen xehetasunak.

 

 

Irakurri

'Pauldarren' eraikinaren birgaitze proiektua Legebiltzarrera eraman du Zuiak

 

Murgia, 2019ko ekainaren 26a_ 'Pauldarren' eraikinaren birgaitze proiektua dela-eta, lehen eskutik informazioa emateko, Zuiako alkatea, Unai Gutierrez Urkiza, pasa den astelehenean egon zen Eusko Legebiltzarran. Bertan, eman diren urratsak eta izandako zailtasunak azaldu zituen. Eta, aldi berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak, behin eta berriro, lortutako akordioak hautsi izanak salatu zituen.
Jarraian bere hitzak aurki ditzakezu: http://www.legebiltzarra.eus/…/eus…/videos/-/reproducir/vid…

Irakurri

UDALBATZA BERRIA OSATU DA

 

Pasa den larunbatean, 2019ko ekainaren 15an, Zuiako Udalbatza berria osatu zen.

Hemendik eta Unai Gutierrez Urkiza alkatearen bitartez, zuiar guztiak agurtu nahi ditugu. Eta aldi berean gure kompromiso sendoa adierazi, guztiona den udalerri hau hobetzen jarraitzeko.

Agur bero bat!

Irakurri