Azaroaren 25eko Adierazpen instituzionala

Zuiako udalak bat egin du Eudelek, Berdinsareak eta Emakundek osaturiko testuarekin, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta.

Gorbeialdeko koadrillak elkarretaratzea deitu du indarkeria hori salatzeko

Nazio Batuen Batzar Nagusiak arazoaren 25a izendatu zuen emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eta, egun hori kontuan hartuta, bat egiten dugu emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko 2011ko Europako Hitzarmeneko oinarriekin, 'lstanbuleko Hitzarmena' delakoarekin; izan ere,  emakumeen aurkako indarkeriari buruzko Europako lehenengo tresna juridiko loteslea  da, baita giza eskubideen urraketa larri horren aurrean irismen handiena duen nazioarteko ituna ere.

Bertan, estatuen ardurapeko eremu guztiak jorratzen  dira:  indarkeria prebenitzea, gizartea sentsibilizatzea (batez ere gizonak eta haurrak), erakundeen arteko koordinazioa sustatzea, erasotzaileen aurkako ekintza judizialak hastea eta biktimekiko babesa, laguntza eta kalte-ordaina bermatzea, erabili daitezkeen bitartekoen bidez.

lstanbuleko Hitzarmena 2014ko abuztuan berretsi zuen Espainiako  Estatuak, eta, hartara, arau guztiz loteslea bilakatu zen, erakunde zentral eta autonomikoetan zein tokiko erakundeetan. Hitzarmena funtsezko tresna dela uste. dugu, eta emakumeen aurkako indarkeria errotik ezabatu ahal. izateko esparru gisa baliagarria da.

Horiek horrela, lstanbuleko Hitzarmena ezartzen dela bermatzeko,  ZUIA   (e)ko   Udalak   konpromisoa  hartzen   du   Hitzarmenean xedatutako neurrien kalitatezko estandarrak eta betearazpen-maila egiaztatzeko,   baita  gai  horri  loturiko  nazioarteko,   Estatuko  eta  Autonomia Erkidegoko beste arauetakoak ere.

Hona hemen neurri zehatz batzuk:

1.     Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen esparrura eramatea.

2.     Emakumeen kontrako indarkeria mota desberdinak identifikatzea eta aurre egiteko dinamikak bultzatzea, normalizazioan ez erortzeko makro zein mikro-erasoak salatuz.

3.    Harreman intimoetako emakumeen aurkako indarkeria, adierazpen ugaritako indarkeria sexuala, emakumezkoen mutilazio genitala eta jazarpen sexista sartzea emakume eta neskatilen aurkako indarkeriaren kontzeptuaren barruan.

4.     Hitzarmena ezartzeko esparruan sartutako indarkeriaren modu guztiei buruzko gaien inguruko datu estatistiko datu xehe eta bereizleak jasotzea, tarte erregularren arabera.

5.     Generoaren ikuspegia eta diskriminazioaren debekua ezartzea, indarkeriaren esparruko printzipio nagusi gisa.

6.     Indarkeriari aurre egiten dioten emakumeei rol nagusia esleitzea programen ebaluazioan eta jarraipenean, eskubideen titular gisa.

7.     Emakumeen intimitate-eskubidea ezartzea arretako bide osoan.

8.     Indarkeriaren aurkako haurren eskubideak berariaz aipatzea, batez ere, neskatilen eskubideak.

9.     Arretako langileen prestakuntza derrigorrez aitortzea, eta ez sentsibilizaziorako ekintza soil gisa.

10.Gizarteak .emakumeen aurkako .indarkeria prebenitzen eta borrokatzen laguntzea sustatzea. Berdintasun politikak sustatuz eta eraso matxisten kontrako protokoloak indartuz edo martxan jarriz eta gizartearen erantzun soziala sustatuz.

11.   Erakundeen arteko koordinazioa bultzatu tokiko protokoloak martxan jarriz, arreta zerbitzuak hobetzeko eta indarkeriari aurre egiten dieten emakumeen birbiktimizazioa ekiditeko.

12.   Mugimendu feministarekin eta emakume elkarteekin elkarlana bultzatu.

13. Gai honetan beharrezkoak diren neurrien finantzaketa bermatzeko mekanismo zehatzak ezartzea.

Bukatzeko Zuiako Udalak bat egiten du azaroaren 25erako deituak izan diren mobilizazioekin eta jendarte osoari dela luzatzen dio parte har dezan.