Zuiako KORRIKA KULTURALA martxan dago

Hilabete oso bat falta da oraindik KORRIKA hasteko, eta Zuiara iristeko. Apirilaren 7an izango da hori, goizean goiz, eta, beraz, komeni da lehen bait lehen beroketa-ariketak egiten hastea...

Korrika, ordea, gauza asko dira, eta horien artean dago KORRIKA KULTURALA. Hainbat eta hainbat ekitaldi egiten dira Euskal Herri osoan zehar... eta baita Zuian ere. Udalaren, Gau Eskolaren eta Gazte Asanbladaren eskutik, martxoa ekintzaz kargatuta dator.

Kartelean duzue aurtengo egitaraua. Kartela handiago ikusteko, egin klik hemen