Eugenio Murgia 2017 beka deituta

Zuiako ondare historikoa osatzen duten toki eta elementu eraiki eta arkeologikoen katalogoa izango da aurten, Zuiako udalak urtero dei egiten duen Eugenio Murgia ikerketa-bekan landu beharreko gaia.

Zuiako udalak aurtengo 2017 honetarako dei egin du Eugenio Murgia ikerketa-bekaren laugarren edizioa, zuiar aditu nekaezin horri omen egin eta Zuiako udalerriari buruzko lan-bilduma osatzeko asmoz.

Oraingo honetan, argitaratu berri den oroimen historikoren, bizimodu eta ohituren eta euskararen berreskurapenaren gaiak jorratu ostean, Zuiako ondare historikoa osatzen duten toki eta elementu eraiki eta arkeologikoen katalogoa izango da landu beharreko gaia.

Deialdiak goi mailako titulua edo lizentzia dutenak ditu jasotzaile, hobe bekaren azterlanarekin zerikusia duena bada, edo proiektuaren helburuaren arloan curriculum esanguratsua badute edo, osterantzean, eskatzailearen ikerketa-proiektua edo haren jakituria eta proposatutako gaia garatzeko gaitasuna egiaztatzen duen irakasle aditu batek egindako txostena aurkeztu beharko dute.

Iragarkia Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen apirilaren 26an eta eskariak aurkezteko epea 30 egun naturalena da, data horretatik abiatuta.  (ikus buletina)