ANA BELEN JIMENEZEN HILKETA MATXISTA GAITZETSI DU ZUIAKO UDALAK

 

Ana Belen Jimenez, Lantarongo bizilagunaren hilketa dela eta, Zuiako udalak adierazi nahi du emakumeen aurkako indarkeria matxista zeharo gaitzesten duela. Kasu honetan bereziki, Ana Belenek udalerriarekin zeukan harremana kontutan hartuta.

Zuiako udalak jarraituko du indarkeria matxistaren kontrako politikak bultzatzen eta errotik ezabatzeko ekintzak proposatzen. Eta herritarrak animatzen ditu eginkizun honetan parte eta esku hartzeko.

Era berean, gogoratu nahi du Zuiako udalak emakumeen arretarako Berdintasun-Zerbitzua eta Gizarte-Zerbitzuak eskaintzen dituela (informazio gehiago 945 43 04 60). Euskal gobernuak ere informazio eta laguntzarako telefonoa ere badu: 900 180 144, dohainekoa eta arrastorik uzten ez duena.