LEGEBILTZARRAK KATALUNIAREN ALDE ONARTUTAKO ADIERAZPENA ONETSI DU ZUIAK

 

  • Euskal parlamentuak Kataluniaren alde onartutako idazkia ere onetsi da Zuian, hamar botu alde (EHB, EAJ, ZBG) eta bat aurka (PP)

Pasa den astean Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos-ek, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Legebiltzarrean onartutako kataluniaren aldeko adierazpena, Zuiako Udalak ere onartu du.  Jarraian, testu osorik irakur dezakezu:

Eusko Legebiltzarrak bere kezka eta erabateko arbuioa adierazten du Auzitegi Nazionalak Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez Biltzar Nazional Katalaneko presidentea baldintzarik gabe espetxeratzeko eman duen agindua dela eta, erabaki horrek oinarrizko printzipio demokratikoak urratzen dituelako.

Eusko Legebiltzarrak Cuixart eta Sanchez arrazoi politikoengatik atxilotu eta kartzelaratu izana salatzen du.

Eusko Legebiltzarrak bere babesa eta elkartasuna adierazten die Cuixart eta Sanchezi, bai eta Kataluniako gizarte osoari ere, eta biak berehala askatzeko exijitzen du.

Eusko Legebiltzarrak Estatu espainolari eskatzen dio oinarrizko askatasunen aurkako estrategia errepresiboa bertan behera utz dezala demokraziaren funtsezko printzipioen kontrakoa izateagatik.

Eusko Legebiltzarrak berresten du Kataluniak, Euskal Herriak eta munduko gainerako herriek bezalaxe, bere etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa duela, muga herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar delarik.