URA DENONA DA. ZAINDU DEZAGUN!

 

  • Udal eraikinetan ur kontsumo arduratsua bultzatzeko kanpaina jarri du martxan Zuiako Udalak

Murgia, 2017ko urriaren 30a_ Konturatu gara Zuiako eraikin publikoetan askotan ura alferrik galtzen dela egiten den erabilera txarragatik, batez ere polikiroldegian: txorrotak irekita uzten dira, behar den baino azkoz gehiago erabiltzen da... Horrek ez dauka inolako zentzurik. Ura denona da, zaindu beharreko ezinbesteko baliabidea eta guztion artean ordaintzen duguna. Gainera, gure bailaran jakin badakigu ur eskasiak ekartzen dituen arazoak. 

Hori guztia kontuan hartuta, udalak ur kontsumo arduratsua bultzatzeko kanpaina jarri du martxan. Eraikin publikoetako bainugela eta aldagelatan - ikastetexeetan, polikiroldegian, igerilekuetan…- kartel batzuk jarri dira ura ondo erabil dezagun gogorarazteko.

Ura denona da. Zaindu dezagun! Hain simple. Hain erraza.