Autodefentsa feminista tailerra Zuian

 

Lantegi honen xedea da indarkeria sexistaren molde oro eta parekidetasun eza sustraitzen duten zutarriak antzematea: eraso sexualen izua, barneratutako babesgabetasuna, maitasun erromantikoa eta generoaren araberako sozializazioa. Teknika kognitibo, fisiko eta emozionalak landuko ditugu, norberaren zein kolektiboaren ahalduntzerako bidean.

Horrez gain, zenbait baliabide eta teknika ikasiko ditugu, indarkeria egoerei aurre egiteko, bizipenezko dinamiken bidez, gorputz, emozio eta autoestimua barnean direla.