ZUIAKO UDALA, BERDINSAREAN

 

Azken osoko bilkuran, Zuiako Udalak Eudeleko BERDINSAREAn sartzeko eskakizun formala aurkeztea onartu du. Sarean lan egiten duen ekimen hau, Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea dugu.

BERDINSAREAren helburua da berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako programa eta zerbitzuak bultzatzea, indartzea, koordinatzea eta ebaluatzea, tokiko gobernuetatik kudeatuta. Gaur egun Arabako 3 herri bakarrik daude sarean: Amurrio, Laudio eta Vitoria-Gasteiz. Sartzeko, baldintza batzuk bete behar dira, besteak beste, berdintasun teknikaria izatea.

Zuiak urte batzuk daramatza berdintasunaren alde lanean, eta eskatutako betekizun guztiak betetzen ditu. Hori dela eta, espero dugu eta nahi dugu 2018 honetan sarean sartzea. 


Irudian, Zuiako Berdintasun arloak eta Laia Eskolak antolatutako Coral Herreraren hitzaldia (2017-11-16).