EUSKARALDIA Zuian: hastera goaz!!

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskal Herri osoan, euskararen erabilera helburu duen ariketa sozial erraldoia egingo da: EUSKARALDIA.

 

Zuian badugu era horretako ekimenen gaineko esperientzia, 2017an egin baitzen Baietz 42! ekimena. Orduan pilatutako esperientzia eta indarra berriz ere erakusteko aukera emango digu Euskaraldiak, ahobizi eta belarripresten bidez.

Prestaketa-lanak hasteko, hona hemen lehenengo hitzordu irekia:

EGUNA: maiatzak 24, osteguna

ORDUA: 18:30

LEKUA: Udaletxeko areto handia