KIROL INSTALAZIOETAN JARRERA ARDURATSUAK SUSTATZEKO KANPAINA

 

KIROL INSTALAZIOETAN JARRERA ARDURATSUAK SUSTATZEKO KANPAINA JARRI DU MARTXAN ZUIAKO UDALAK

Urtero legez, igerilekuen denboraldia hasten denean ume eta gazte batzuek jarrera desegokiak dituzte guztion instalazioetan: ez dituzte arauak errespetatzen, ura eta paperaren erabilera desegokia egiten dute, etab.

Hori dela eta, udal arduradunek jarrera arduratsuak sustatzeko eta instalazioak behar bezala zaintzeko kanpaina bat diseinatu dute, Gorbeiatxoren irudia protagonista bezala erabiliz.

Kanpainaren barruan, esku orri batzuk banatzen ari dira Palatu kiroldegiko sarreran. Eta instalazioetako hainbat  eremutan kartelak daude ikusgai, arauak gogorarazteko eta errespetuzko mezuak zabaltzeko.

Kirol instalazioak zureak dira. Gureak dira. Zaindu, beraz!