GARBIGUNE MUGIKORRAren EGUTEGIA (2018ko uztailatik abendura)

 

Garbigune Mugikorra edo Puntu Berdea etxeetan, eta denda eta enpresa txikietan sortzen diren hondakin bereziak biltzeko Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzua da. Hondakin hauen ezaugarriak direla eta, ezin dira bota hiri-hondakinak jasotzeko ohizko edukiontzietan.

Zerbitzu honek zenbait edukiontzirekin bi kamioi ditu eta herrigune guztietan (guztira 342 herri) ematen da, aldez aurretik iragarritako egutegi baten arabera (Gasteizko udalerrian eta dagoeneko garbigunea duten herrietan izan ezik). Beraz, Zuiako herriak zerbitzu honen barne daude.

 

Noiz egoten da Puntu Berde Mugikorra nire herrian?

Kontsultatu "Ordutegia herrika" behean dagoen EGUTEGIA_GORBEIALDEA pdf dokumentuan.

 

Nork erabil dezake?

- Etxebizitzak

- Denda eta zerbitzu txikiak

- Ostalaritza

- Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak

- Enpresa txikiak. Hauek, beren ekoizte prozesuaren ondorioz sortzen EZ diren hondakinak bakarrik utz ditzakete; izan ere, prozesu horren ondoriozkoak baimendutako kudeatzaileen bitartez kudeatu behar dituzte, ingurumen arloko araudia betez. Adib.: Autoen tailer batek bonbillak utzi ahal izango ditu; pneumatikoak, ordea, ez. Era berean, elektrikari batek pneumatikoak utz ditzake baina bonbillak, aldiz, ez.

 

Noiz erabili?

Puntu Berde Mugikorraren iristea gutxienez 7 egun lehenago iragartzen da herriko kaleetan informazio-kartelak jartzen. Kartel hauetan irsiteko eguna eta ordua jartzen da, horrela, interesatuek nahiko astia dute beren hondakinak biltzeko.

Zerbitzua asteazkenetik igandera bitartean (biak barne) ematen da, hainbat herritan izaten da egunero.

Kamioia izaten da herriaren erdialdean, iragarki kartelaren ondoan, erabiltzaileek puntura eramaten dituzten hondakinak jasotzeko, informazio liburuxkak banatzeko, zalantzak argitzeko eta abarretarako.

 

Biltzen diren HONDAKINAK

• Tamaina ertain/txikiko hondakin berrerabilgarriak; beraz, BIGARREN BIZITZA proiektuan erabil ditzakete.

• Aerosolak produktuarekin

• Sukaldeko eta motor olioa 

* Bateriak (nikel-kadmio, berun, litio ioi…)

• Bonbillak eta fluoreszenteak

• Tonerrak eta hondakin informatikoak

* Bideo zintak, kaseteak, CDak eta DVDak

• Aerosol ontziak hutsik

* Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen ontziak

* Etxeko hondakin arriskutsuen ontziak (garbiketa-produktuak...)

• Jostailuak

• Pneumatikoak  (1,20m baino gutxiagoko diametroa)

* Tamaina txikiko metal eta zurezko tresnak

• Botoi-pilak, pila alkalinoak, eta grafito-pilak tamaina desberdinetakoak

* Pinturak, bernizak eta disolbatzaileak (halogenatuak eta ez halogenatuak)

* Iraungita dauden landare-osasunarentzako produktuak

• Erradiografiak

• Hondakin elektriko eta elektronikoak (etxetresna elektriko txikiak)

• Hondakin informatikoak (ordenagailuak, teklatuak,...)

* Etxeko hondakin arriskutsuak (garbiketa-produktuak...)

• Arropak, oinetakoak, oihalak…

Onartzen den kantitate maximoa jakiteko Garbigune Mugikorrean hondakinen sarrerako protokoloa dokumentua kontsulta ezazu behera kargatzeko eremuan.

Beste motatako hondakina alde batera utzi behar izanez gero, edo kantitatearen muga gaindituz gero, eskaera berezi bat aurkeztu behar da. Kargatzeko eremua kontsultatu.

 

Biltzen EZ diren HONDAKINAK

• Aurreko zerrendan ez dauden hondakinak

• Enpresen ekoizte prozesuaren ondorioz sortzen diren hondakinak

* Hondakin erradioaktiboak

* Hondakin biosanitarioak

• Animalia hilak

• Hondakin arriskutsuak gaizki dauden ontzietan

• Hondakin leherkorrak

• Bereizi gabeko hondakinak edo ezezagunak

* Garbigune mugikorrean jasotzean, pertsonentzat,ingurmenarentzat edo herri- ondasunentzat arriskutsuak izan daitezkeen hondakinak edo zerbitzu honen erakundeari arazo larriak eragiten dizkiotenak.

Info gehiago Aldundiko webgunean aurki dezakezu: https://bit.ly/2KRc9aZ