EUSKARALDIA: Zuian 120 lagun inguruk eman dugu jada izena!

Gorbeialdean, 600 lagunek baino gehiagok eman du izena Euskaraldian. Badator azaroa, eta gero eta gertuago daude euskaraz bizitzeko ariketa egiteko hamaika egunak.

Euskaraldiaren oihartzuna gero eta handiagoa da Gorbeialdeko udalerrietan. 600 herritarrek baino gehiagok eman dute jada izena, Kuadrilla osatzen duten sei udalerrietan. Horietatik, 400 baino gehiago dira ahobiziak, eta gainerakoak belarriprestak. Zuian, 120 lagun inguruk eman dugu izena jada: 25 inguru belarriprest, eta 100 inguru ahobizi.

Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia, eta gero eta gehiago dira bertan izena eman eta parte hartzeko prest duten herritarrak. Horretarako, bi modu daude; batetik, internet bidez eman daiteke izena, ondorengo helbidean:

Izenematea.euskaraldia.eus

Bestetik, Zuia udalerrian, UDALETXEAN ETA LIBURUTEGIAN ere eman dezakezu izena, bertan dauden inprimakiak beteta.

Era berean, herriz herri ohiko moduan antolatzen diren festa, azoka eta bestelako ekitaldietan ere izena emateko mahaia aurkitu ahal izango du hala nahi duenak.