Euskaraldia ZUIAN: jaso zure txapa udaletxean... ETA AZAROAREN 30ean, OSPATU!

Euskaraldian ZUIAN izena eman duzu, eta oraindik ez duzu TXAPA jaso?

GAURTIK AURRERA, UDALETXEAN JASO AHAL IZANGO DUZU.

Eta gogoan izan, oraindik izena emateko aukera dago!!

Bestalde: Zuian Euskaraldian parte hartu duzuen guztiokin badugu zer ospatu, eta, horretarako, zatozte azaroaren 30ean Murgiako batzarraren egoitzara. Plan ederra da: Ane Gebara ipuin kontalariaren saioa 20:30ean, ondoren afaria (eman izena euskara@gorbeialdea.eus helbidera idatzita, azaroaren 25a baino lehen), eta bukatzeko, kantu saio eder bat egingo dugu. Animatu!!