GIZA ESKUBIDEEN III. ASTEA ZUIAN

(Murgia, 2018ko abenduaren 10ra)

Zuiako Udalak, Sare eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba elkarteen lankidetzan, Giza Eskubideen III. Astea antolatu du. Gaurtik aurrera, ahots adituek aztertuko dituzte euskal presoen gaur egungo egoera eta Europara ailegatu nahi duten migranteena. Era berean, Veneziako Mostran aurkeztutako 'L'ordine delle cose' (Izakien ordena) eta Fotomovimiento elkartearen 'Uraren hormak' dokumentalak ikusi ahalko dira. Ekitaldi guztiak Murgian izango dira, udaletxe aretoan, arratsaldeko 7:00etan. Goikaldeko kartelan, programa osoa ikus dezakezu.