MURGIA ETA GASTEIZEN ARTEKO AUTOBUS ZERBITZU GEHIAGO

 

Murgia, abenduaren 26a _ Gaurtik aurrera, Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak hobetu egingo ditu Gorbeialdea eta Aiaraldea Gasteizekin lotzen dituen foru garraioko 14 eta 15 lineen ibilbideak, ordutegiak eta maiztasunak. Helburua da zerbitzuen eskaintza egokitzea, ikasleek eta langileek aiseago erabil ditzaten.

Hortaz, 14 linean (Gasteiz/Murgia/Izarra) beste bi zerbitzu egongo dira ikasturtean zehar; Gasteiztik 11:15ean eta 13:00etan abiatuko dira autobusak, eta, Izarratik, 11:55ean eta 13:40an. Ikasturtetik kanpo ere izango dira zerbitzu horiek, eta Gasteiztik Izarrarako 09:05eko zerbitzuari eta Izarratik Gasteizerako 09:45eko zerbitzuari eutsiko zaie, orain arte ikasturtean bakarrik eskaini izan baitira.

Linea horretan, batez ere ordu tarte batzuetan, asko handitu da eskaria, eta hori betetzeko gehitu dira zerbitzuak. Zerbitzu gehitze horrek, halaber, aldaketa txikiak eragingo ditu goizeko eta eguerdiko sei bidaiaren ordutegietan.

Info gehiago daukazu pdf artxiboan: