MEREZI DU! euskara eskoletan matrikulatzeko kanpaina martxan

Ikasturte berrirako (2019-2020) matrikulazio kanpaina abian da Gorbeialdeko Kuadrillan. Kudrillako udaletxe guztietan aurkitu ahal izango duzu informazioa taldeen, ordutegien, dirulaguntzen… gainean.

Ikasturteari urrian emango diogu hasiera eta klaseez gain, hainbat aukera izango dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko: mintzalagun taldeak, kultur emanaldiak eta irteerak, besteak beste. Motibazio asko dago euskara ikasteko, baina, guztien gainetik, euskara ikastera animatzen zaitugu, merezi duelako.

Izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da (udaletxeetan eman dezakezu izena). Edozein zalantza izanez gero:

Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzua

945430167 / euskara@gorbeialdea.eus

Zuiako gau eskola (AEK)

616 181 173 (Josu)

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen, eta deskargatu triptikoa.