Zabalik dago Gorbeialdeko bertso-eskoletan izena emateko epea. BERTXORATU!

Zabalik dago 2019-2020 ikasturtean Gorbeialdeko BERTSO-ESKOLETAN izena emateko epea. Bertso-eskola ez da bertsotan ikasteko gunea soilik, baditu beste funtzio batzuk ere:

INPROBISAZIOAREN OASIA

Jendaurrean egoten, paniko eszenikoa gainditzen, ideiak modu eraginkorrean antolatua eta azkartasunez inprobisatzen ikasiko dute ikasleek. Kantu inprobisatuaren bidez gero lan munduan edo harreman sozialetan baliatu ahal izango dituzten hainbat trebetasun sozial eta pertsonal eskuratzeko aukera izango dute.

 

PLAZERRA, EUSKARAZ SOILIK.

Eskaintza gehienek beren parekoa dute gazteleraz eta zaila da euskararentzat esparruak irabaztea egoera honetan. Baina bertsoa euskaratik dator eta euskaraz soilik da, horrek erakargarriago eta ordezkaezinago egiten du. Elkar elikatzen dute.

 

EUSKARA KALERAKO

Eskolan ikasten dugu baina kosta egiten zaigu kalera eramatea. Bertso-eskola euskara informal, lagun arteko eta naturalago batenganako zuzeneko zubia. Zuzeneko eragina du euskararen erabilera eta kalitatearen hobekuntzan.

Urriaren 4ra arte egongo da izena emateko aukera (eskuorrian dituzu datu guztiak: egin klik hemen!). Horren ondoren, hainbat aurkezpen egingo dira Gorbeialdean zehar:

MURGIA: Irailaren 22an, 17:00etan Gaztetxean

LEGUTIO: Urriaren 4an, 17:00etan Kultur Etxean

ARAMAIO: Urriaren 18an, 17:00etan Kultur etxean

Edozein zalantzaren aurrean, jarri harremanetan Arabako Bertsozale Elkartearekin:

araba@bertsozale.eus / tel: 945 010505 - 688616531