HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKOR BERRIAREN AGERRALDI PUBLIKOA

Irudian, Bitoriano herria. Argazkia: Arabako Foru Aldundia.

 

  • Herritarrek iradokizunak egin eta zalantzak argi ditzakete, jada, erredakzio taldearekin

  • Udal bulegoetan eta aldez aurretik hitzordua eskatuta

 

Murgia_2019ko urriaren 28a _ Joan den irailean, Udaleko Osoko Bilkurak oniritzia eman zion, aho batez, Arabako Aldizkari Ofizialean Zuiako HAPOaren aurrerapena argitaratzeari. Herrian hirigintza eta antolamendurako arau berriak garatzeko lehen urratsa da; etorkizunean gure udalerriak izango duen hazkundea diseinatzeko aukera emango duena, hain zuzen ere.

Dokumentua aldizkari ofizialean urriaren 21ean argitaratu zen. Ordutik 2 hilabeteko epea ireki dajendeaurrean jartzeko. Horrela, bailarako bizilagunek planaren aurrerapenari iradokizunak egiteko aukera izango dute, herritarren parte-hartzeari irekita baitago. Era berean, zalantzak kontsultatu ahal izango dituzte STOA enpresako erredaktore-taldearekin astean 2 egunetan (asteartean 8: 30etik 11:30era eta ostegunean 11: 30etik 14:30era). Kasu guztietan hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, udaleko telefono zenbakira deituta: 945 43 00 05.

Izan ere, interesa duten pertsonak udaletxeko bulegoetara joan daitezke, jendaurreko ordutegian (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara), udaletxeko 1. solairuan ikusgai dauden planoak kontsultatzeko.

Behin-lehenengo fase hori amaituta, herritarrek beste aukera bat izango dute alegazioak aurkezteko: dokumentuari hasierako onarpena eman ondoren (hurrengo urte eta erdian zehar).