AZAROAREN 25EKO ZUIAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

 

“EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA”

Murgia, 2019ko azaroaren 25a _ Azaroaren 25a (Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna) dela-eta, indarkeria mota honen egitura-izaera nabarmentzen dugu, eta gure konpromisoa agertu nahi dugu emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko.Era berean, nazioarteko esparru juridikoarekin bat etorrita, berresten dugu beharrezkoa dela ekintzak proposatzea esku-hartzearen alor guztietan: prebentzioa, hautematea, arreta, babesa, koordinazioa eta justizia, arreta berezia jarrita biktimei eta bizirik atera diren pertsonei erreparazioaematean.

Biktimei erreparazioarako printzipioak berekin dakar biktimak eskubide-urraketa bizi aurreko egoerara lehengoratzeko beharrezkoak diren ekinzak martxan jartzea.Indarkeria matxistaren biktimen kasuan, xedetzat hartzen da biktimaren bizi-baldintzak funtsean hobetzea, urratutako eskubideengatik erreparazioa jasota eta eragindako minetik berrezarrita.Era berean, ahalduntze-prozesua bultzatu behar da, indarkeria-egoerari aurre egiteko gaitasuna eta autonomia indartu dezaten.

Tokiko gobernuek biktimei arreta eskaintzeko alorrean aitortuta dugun erantzukizuna eta eskumena gure gain hartzen dugu, gure herri eta hirietan indarkeria matxista jasaten duten emakumeengandik hurbilen gauden erakundeak garelako.Politikarien eta teknikarien bultzada koordinatuarekin, tokiko erakundeen esku-hartzea funtsezkoa da erreparatzeko prozesuan, komunitateko bizitza berrezartzen laguntzeko eta biktimei erreparazio publiko eta soziala emateko, indarkeria matxistaren biktimen eta bertatik bizirik atera diren pertsonen inguru hurbilenean.

Horren ildotik, Berdinsareako (Berdintasunaren aldeko eta emakumeekiko indarkeriaren aurkako Euskadiko udalen sarea) udaletako berdintasun-teknikarien lana oinarrizkoa eta balio handikoa da, udaletan ekintzarako orientazio eta irizpide komunak eskaintzeko, batez ere, udal txikienetan.Hain zuzen, erreparazioari dagokionez, Indarkeria matxistaren biktimei erreparaziorako tokiko ekintzen gida bat prestatzeko lanean ari dira, tokiko erakundeek indarkeria matxistaren biktimek ordaina jasotzeko duten eskubidea praktikan jarri eta zehaztu ahal izan dezaten, udal eskumenaren esparruan.

Zuiako Udalak konpromiso politikoak betetzeko jardun nahi du, eta, horren bidez, indarkeria matxistaren modu guztiak desagerrarazten lagundu. Horretarako, honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Biktimen eskubideak arreta-prozesu osoaren erdigunean jartzea, euren beharrizan eta eskariei entzunez eta arreta emanez.
  • Baliabideak eta langile espezializatu eta kualifikatuak izatea, erreparazioaren ikusmoldetik ikuspegi feministarekin, etorkizuneko aurrekontuetan diru partidak egonkortuz eta indartuz.
  • Herritarrek, eta bereziki emakumeek, dauden baliabideei buruzko informazioa izan dezaten baliabideak jartzea.
  • Erreparaziorako eta ahalduntzeko esku-hartze prozesu guztietan, kudeaketa eta azkartasuna bermatzeko lan egitea.
  • Tartean sartutako erakunde guztiekin koordinatzea, arreta eta erreparaziorako baliabideak egituratzeko, indarkeria matxistaren biktimen egoera erabat lehengoratuko dela eta urratutako eskubideak berrezarriko direla bermatzeko.
  • Hezkuntza-eragileei dei zuzena egitea, hezkuntza-tarte guztietako curriculum-ildoetan genero-berdintasuna eta feminismoa zeharka txerta ditzaten, bai ikasleentzat bai irakasleentzat, eta arreta berezia jartzea autodefentsa feminista, hezkuntza afektibo-sexuala edo indarkeria matxisten prebentzioa bezalako batzuk indartzeko.
  • Talde feministekin eta tokiko emakumeen elkarteekin modu estuan lankidetzan aritze, berdintasun-politikak eta ekintzak diseinatzeko, biktimei eta bizirik atera diren pertsonei arreta eta erreparazioari dagokionez.
  • Era berean, dei egiten diegu herritar guztiei, udalerri guztietan A25 dela-eta antolatuko diren salaketa- eta aldarrikapen-ekintzetan modu aktiboan parte har dezaten.