MAISUEN ETXEKO ETXEBIZITZAK ESLEITU DIRA

 

Murgia, 2020ko urtarrilaren 31a

Alkatetzaren 2020.01.27ko 11/2020 zk.ko Dekretuaren bitartez, Maisuen Etxeko alokairu babestuko udal-etxebizitzen esleipendunen eta erreserben zerrenda onartu da, eta horren kontratua 2020.03.01ean hasiko da.

Zerrenda horren aurka erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek hamar egutegi-eguneko epearen barruan, iragarki-oholtzan argitaratzen den egunetik aurrera, eta erreklamaziorik ezean behin betiko onartutzat joko da.

 

Etxebizitzen esleipena:

· Lehen solairuko ezkerraldeko etxebizitza egokitua: 2. esleipenduna, 58029297K NANa duena.

· Lehen solairuko eskuinaldeko etxebizitza: 1. esleipenduna, 52884737D NANa duena.

· Bigarren solairuko ezkerraldeko etxebizitza: 3. esleipenduna, 5800164S NANa duena.

· Bigarren solairuko eskuinaldeko etxebizitza: 4. esleipenduna, X5908483J NANa duena.

 

Xehetasun guztiak dituzu pdf dokumentuan.