CORONABIRUS-aren KRISIAREN AURREAN, Zuiako Udalak zuregandik gertu

 

Murgia, 2020ko martxoaren 23a _ Zuiako Udalak zuregandik gertu egon nahi du, bereziki ETXEAN GERATU BEHAR DUGUN honetan.

Hori dela eta, hurrengo lerro hauetan, ELKAR, GUZTION ARTEAN, ZAINTZEKO AHOLKUAK helarazten dizkizuegu:

1_Nola zaindu zeure osasuna eta intereseko informazioa:

  • Garbitu eskuak maiz.
  • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia, ondoren, eta garbitu eskuak alkoholez egindako esku-desinfektatzaile batekin edo urarekin eta xaboiarekin.
  • Eutsi, gutxien dela, bi metrotako tarteari, inguruan dituzun pertsonekin.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
  • Garbitu sarri etxean eskuekin ukitzen dituzun gauzak (sukaldeko gainaldea, ateetako heldulekuak, etab.).
  • Ahal baduzu, egin erosketak edo gestioak telefonoz edo internetez.
  • Koronabirusari atxiki dakiokeen edozein sintoma baduzu (eztula, arnasteko zailtasuna eta/edo sukarra), deitu Zuiako anbulatoriora (945 43 00 30 goizetan. Arratsaldeetan: 945 24 44 44).
  • Gogoratu ohiko errezetak beste 2 hilabetez luzatu direla zeure txartelean.

2_ Zaindu hurkoa:

  • Laguntzarik behar duen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, jakinaraz diezaiokezu udalari berari (945 43 00 05 8:00etatik 14:30etara) edo Zuiako boluntario-taldeari (695 71 68 04).
 

INFORMAZIOA ETA LAGUNTZA

Oinarrizko beharrak beteta izan ditzazun, batez ere adinekoa bazara, gaixotasun edo desgaitasunen bat baduzu edo familiaren laguntzarik ez baduzu, eta laguntza behar baduzu:

  • janari, higiene eta garbiketa-erosketak jasotzeko,
  • hartu ohi dituzun botikak jasotzeko,
  • zaborra ateratzeko,
  • bakardadeari ihes egin eta norbaitekin hitz egiteko,
  • presako izapide eta gestioei buruzko kontsultak ebazteko,
  • egurra metatu eta hornitzeko,
  • animaliak zaintzeko... JARRI GUREKIN HARREMANETAN.

ZUIAko UDALA. Telefonoa:945 43 00 05 (8:00etatik 14:30etara). Helbide elektronikoa: azuia.general@ayto.araba.eus

ZUIAko BOLUNTARIOEN TALDEA. Telefonoa: 695 71 68 04

ZUIAko ANBULATORIOA. Telefonoa:945 43 00 30 goizetan. Arratsaldeetan 945 24 44 44

 

EGIN KOMUNITATE, GERATU ETXEAN eta ZAINDU ELKAR! ANIMO!