COVID 19 _ Zabor edukiontzien desinfekzioa

 

OHAR GARRANTZITSUA HERRITARREI

Une honetako osasun publikoaren egoera dela eta, Gorbeia Inguruetako Partzuergoak errefusa (edukiontzi grisak) eta ontzi arinak (edukiontzi horiak) biltzeko edukiontziak desinfektatuko ditu.

Partzuergoan edukiontzi kopuru handia dagoenez (700 inguru), bizpahiru egunez luzatuko dira lanak.

Herritarrei gogorarazi nahi diegu pandemiahau geldiarazten saiatzeko elkarlanak duen garrantzia.

Horrela, desinfekzio-lanek nahi den efektua izan dezaten, funtsezkoa da parte hartzea, pedala jarrita duten edukiontzietan pedala erabiliz, eskuak garbituz edo beste babes-neurri batzuk erabiliz (eskularruak, maskarak…) estalkia altxatu aurretik.

Tratamendu-plantetara iristen den errefusaren zatia ahalik eta gehien murrizteko, komeni da gogoraraztea garrantzitsua dela zatien bilketa bereizia optimizatzea (papera/kartoia, beira, ontzi arinak; eta organikoa, hala ezarritako kasuetan), eta zati horiei dagozkien hondakinak soilik uztea edukiontzietan.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.