"ASTEAN BEHIN" LEHIAKETA (Zuia Euskaraz 2020)

Garai berezi bat bizitzea tokatu zaigu. Eta ZUIA EUSKARAZ ekimenean ere ikusiko ditugu horren ondorioak: aurtengo ekitaldia berezia izango da. Hori hala dela jakinik, saia gaitezen, berezi izateaz gain, dibertigarri eta erakargarri ere egiten!

Horrekin lotuta, hona hemen Zuiako "ASTEAN BEHIN" lehiaketa. Ekaineko hiru ostiraletan (ekainak 5, ekainak 12 eta ekainak 19) 5 galderako sortak zabalduko ditugu, Zuiako euskalgintzaren historiari errepaso txiki bat emanez. Ekainaren 22tik aurrera, parte hartu dutenek bestelako proba batzuk egin beharko dituzte.

Eta adi... ekainaren 27an, ZUIA EUSKARAZ EGUNEAN, jakinaraziko dugu irabazlea zein den. Eta sari eder bat ere badugu prest!!

Ondorengo loturan dituzue aste honetako bost galderak:

https://forms.gle/4dergKCVuZ3xjY4i8