COVID 19ren aurkako AHOLKU PRAKTIKOAK eta ZENTZU KOMUNAREN aldekoak

#COVID19 #NormaltasunBerria

  • Baliteke #COVID19rekin hilabeteetan edo urteetan bizi behar izatea. Ez dezagun uka baina ez gaitezen izu. Ez dezagun bizitza alferrik gal. Ikas dezagun birusarekin bizitzen.
  • Zuiako Udaletik eskaintzen dizkizuegu hurrengo aholku errazak, zentzuz beteak eta COVID 19ri buruzko egungo ezagutza zientifikoak bermatuak:
 

✅ Eskuak garbitzea eta bi metrotako distantzia fisikoa mantentzea da babesteko metodorik onena.

✅ Etxean COVID 19 duen paziente bat ez baduzu, ez dago etxeko gainazalak desinfektatu beharrik.

✅ Erosketa-poltsek, gasolindegiko mahukek, erosketa-orgek eta kutxazain automatikoek ez dute infekziorik sortzen.

✅ Garbitu eskuak, bizi zeure bizitza beti bezala.

✅ Coronabirusa ez da elikagaien infekzioa. Infekzio-tanten bidez kutxatzen da da, gripea bezala. Ez dago arrisku frogaturik COVID 19 janaria eskatzean transmititzeko.

✅ Usaimenaren zentzua gal daiteke alergia eta infekzio biral askorekin. Hau COVID19-ren sintoma ez-espezifiko bat besterik ez da.

✅ Etxera iritsitakoan, ez duzu arropa premiaz aldatu eta dutxatu beharrik! Garbitasuna garrantzitsua da, obsesioa ez!

✅ COVID 19 birusa ez da airean zehar transmititzen. Arnas tanten infekzioa da eta, horretarako, gertuko kontaktua behar du.

✅ Airea garbi dago, lasai asko ibil zaitezke bideetan eta mendian, gainerako ibiltariekin babes fisikoko distantzia mantendu behar duzu, besterik ez.

✅ Coronabirusaren aurka nahikoa da xaboi normala erabiltzea, ez da behar bakterioen aurkako xaboia. Hau birus bat da, ez bakterioa.

✅ COVID 19a zure zapatetan etxera eramateko aukera oso txikia da; tximista batek egunean bitan harrapatzea bezain txikia.

✅ Ez dago produktu miragarririk zu birusetik babesteko! Elikadura osasuntsua eta aire garbia dira zure immunitatearen aktibatzailerik onenak.

✅ Aldi luzeetan maskara erabiltzeak arnasketa eta oxigeno-mailak oztopatzen ditu. Erabil ezazu beste pertsona batzuekiko distantzia gorde ezin duzun lekuetan eta leku jendetsuetan, ez bestela.

✅ Eskularruak erabiltzea ere ideia txarra da; birusa eskularruan meta daiteke eta erraz transmititu aurpegia ukituz gero. Hobe da eskuak aldian-aldian garbitzea, eskuak bezalaxe.

✅ Immunitatea izugarri ahultzen da beti giro esteril batean egonda. Immunitatea sustatzen duten elikagaiak janda ere, immunitatea sendotzeko, irten zaitez etxetik aldian-aldian aire zabalera.

✅ Immunitatea PATOGENOEKIKO ESPOSIZIOAN areagotzen da, ez etxean geratuta, ez eta janari frijituak/pikanteak/azukredunak eta edari gaseosoak EDO ALKOHOLA kontsumituta ere.

✅ Gure herrian pertsona kalteberak bizi dira eta, nola ez, eskubidea dute mugikortasunerako, beste edozeinek bezala. Errespetatu zuen espazioa eta gorde distantzia, haiek ere espazio publikoaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Koronabirusari aurre egiteko #Garbiketa #KontZientzia #AireZabala #ZentzuKomuna