UDAL IGERILEKUEN IREKITZEA

 

Murgia, 2020ko uztailak 3

COVID19 izurriteak eragindako osasun-krisiak Zuiako udal-igerilekuen irekiera atzeratzera behartu gaitu. Enpresa esleipendunarekin aste batzuetan lan egin ondoren, edukiera kontrolatzeko eta prebentzio-neurriak abian jartzeko sistema bat prestatu dugu, erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko.

Datozen egunetan xehetasun gehiago eta kontingentzia plana eskainiko dizkizuegu. Oraingoz, honako informazio hau aurreratu ahal dizuegu:

  • Igerilekuak uztailaren bigarren hamabostaldiaren inguruan irekiko dira (data zehatza iragarriko dugu).
  • Eguneroko funtzionamendurako bi txanda ezartzen dira: 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:30era. Arratsaldeko 15:00etatik 16:30era, instalazioak itxi egingo dira, garbitzeko.
  • Indarrean dagoen araudiak ezarritako edukiera-mugak honako hauek izango dira: igerileku handian: gehienez 75 pertsona aldi berean. Igerileku txikian: gehienez 15 pertsona, adingabeak eta helduak barne.
  • Aldagelak eta dutxak itxita egongo dira. Igerilekuak eta komunak bakarrik egongo dira zabalik.
  • Instalazioen sarreran eta barrualdean erabilera-baldintzak jasotzen dituzten kartelak egongo dira, nahitaez bete beharrekoak.
  • Zelaietan, partzelak mugatuko dira, segurtasun-distantzia gordetzen laguntzeko.
  • Gainerako kirol-instalazioek itxita jarraituko dute, teniseko kantxek izan ezik; horiek erabili ahalko dira aldez aurretik erreserbatuta.

 

ABONAMENDUAK

Uda honetan ez da eguneko sarreren salmentarik izango. Igerilekuak abonatuek bakarrik erabili ahal izango dituzte (Zuian erroldatuta dauden edo udalerrian bizi diren herritarrek soilik; bigarren kasu horretan, helbidea adierazi beharko dute).

Bi modu daude abonamendua ateratzeko:

  • aurrez aurre, kirol-instalazioetara joanda, uztailaren 6tik 10era bitartean, 10:00etatik 12:00etara edo 16:00etatik 18:00etara.
  • emailez, palatu.zuia@gmail.com helbide elektronikoan eskatuta, epe horretan bertan.

Bi kasuetan, familia-abonamenduetarako, bertan biltzen diren pertsona guztien datu pertsonalak eman beharko dira.

Azkenik, uda honetan igerilekuak erabiliko ez dituzten abonatuek horren berri eman beharko dute, ordainagiria bidal ez diezaieten.