Zuia Euskaraz: ASTEAN BEHIN ginkanak badu irabazlea

Ekainean zehar, fin-fin aritu dira zuiarrak galderak erantzun eta ariketak egiten. Eta guzti horien artean... IÑAKI GONZALEZ VICARIO izan da puntu gehien jaso dituena. Berak jasoko du, beraz, sari nagusia. Zorionak!!

Zuian euskara eskolak ematen diren eraikinaren aurrean "selfie" bat ateratzea, Bidabarri euskara elkartearen logoa bidaltzea, "Zenbat lagunek ulertzen zuten euskara 1981ean?" edo "Zenbat talde ditu Zuiako Bertso Eskolak?" bezalako galderei erantzutea... hainbat eta hainbat proba egin behar izan dituzte lehiakideek. Parte hartzea handia izan da, eta Zuiako euskararen historia sozialari buruzko ezagutza apur bat gehiago zabaldu da horri esker.

Beraz, Iñaki Gonzalez Vicariok jasoko du aurtengo lehiaketaren saria. Zorionak!!