Udalak gaitzesten du Parketxean gertatu den sexu-erasoa

 

Murgia, 2020ko uztailaren 23a

Pasa den igandean Sarriako Parketxean gertatutako sexu-erasoa dela eta, Zuiako Udaletik adierazi nahi dugu irmotasunez gaitzesten dugula eta erabat aurka gaudela. Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun zerbitzuak bildutako datuen arabera, 61 urteko gizon bat atxilotu dute bere bikotekide ohiari sexualki erasotzeagatik. Biak Gasteizkoak dira eta gizonak bikote-oiharengandik urruntzeko agindua dauka.

Zuiako Udalak ez du inolako indarkeria matxistarik onartzen. Horregatik, gure gaitzespen osoa adierazten diogu edozein motatako jokabide matxistari. Bide batez, elkartasuna adierazi nahi diogu indarkeria-egoera horri aurre egiten dion emakumeari, bai eta antzeko egoeretan diren beste guztiei ere.