ENPLEGU PLANA: bi pertsona kontratatuko ditu udalak

#COVID19  #EnpleguPlana  #Lanbide

Zuiako Udalak bi pertsona kontratatuko ditu, bat jardunaldi osoan eta bost hilabeteko epean, eta bestea %65ko jardunaldian eta 3 hilabeteko epean, eremu eta lorategi publikoen zein altzarien egokitze eta mantentze lanak egiteko, eta baita estolda-zuloak garbitu eta askotariko mantentze lanak egiteko ere.

Hautagaiek bete beharreko baldintzak, epeak eta informazio gehiago, argazkietan eta beheko pdf dokumentuan aurkituko dituzue.