Abian da 2020-2021ean EUSKARA ESKOLETAN izena emateko matrikulazio-kanpaina

Ikasturte berrirako (2020-2021) matrikulazio kanpaina abian da.  Irailean zehar, ikasturte berriko taldeak osatzeko deialdiak egingo ditugu, eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu. Ikasturteari urrian emango diogu hasiera eta eskolez gain, hainbat aukera izango dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko: mintzalagun, berbalagun taldeak, kultura-emanaldiak eta irteerak, besteak beste. Motibazio asko dago euskara ikasteko, baina, guztien gainetik, euskara ikastera animatzen zaitugu merezi duelako.

(Jaitsi”MEREZI DU” diptikoa, informazio gehiago izateko)

Zuiako kasuan, AEKren ardura da euskara eskolak antolatu eta bideratzea. Hona hemen Murgian sortzea aurreikusten den taldeen datuak:

◘ MURGIA - Oregi etxean
◊ Maila : B2 Hasiera
15:15-16:45 – egunero
◊ Maila : B1 Hasiera
18:00-20:00-3 egun astean

Hala ere, beste mailaren bat baduzu, edo 0tik euskara ikasten hasi nahi baduzu, 8ko taldea osatzen bada, eskaintza handituko da.

AEKren Zuiako eskaintzaren berri izateko, egin klik hemen!