ETXEKO KONPOSTAJEA. Apuntatuko zara?

 

  • Zuiako Udalak formakuntza eta materialak doan eskaintzen dizkizu

Zuiako Udalak lanean jarraitzen du hondakinen kudeaketa-eredu arduratsu eta jasangarria sustatzeko. Jatorri organikoei dagokionez, eredu deszentralizatu baten alde egiten dugu, KONPOSTAJEA sustatuz.

Zuian urteak daramatzagu konpostaje komunitarioan lanean, Murgiako Bigiliano eta San Martin kaleetako proiektuekin. Eta etxeko konpostajean ere bai; orain kanpaina berri bat jarri dugu martxan, etxean konpostatzera animatzeko. Interesa baduzu, ETXEAN KONPOSTATZEKO MATERIALAK doan eska ditzakezu (banakako konpostagailua + aireztagailua + kubo txikia). Eta urriaren 1ean, osteguna, udaletxearen 1. solairuan eskainiko dugun prestakuntzan parte hartu.

Informazio gehiago edota materialak nahi izanez gero , idatzi hurrengo emailera: ingurumena@gorbeialdea.eus

Anima zaitez eta bihurtu zure hondakin organikoak ongarri natural! Zugatik. Zuiagatik.