BALDIN BADA ikuskizuna, Shakti Olaizolaren eskutik

Larunbat honetan (irailak 26), 19:30ean izango da emanaldia, Bea Murgia plazan.

OHARRA: emanaldia doakoa izango da. Bertaratzeko, aldez aurretik gonbidapena hartu beharra dago:

https://entradium.com/eu/events/baldin-bada-shakti-olaizola

Gertutik ikusiko ditugu margolari eta musikari baten erokeri eta zentzugabekeriak. Haientzat dena da posible bere munduan eta bere errealitate zentzugabea eraikitzen dute gehien gustatzen zaien bezala. “Baldin Bada”, eta gu nahi dugun bezala posible “Baldin Bada”? Zergaitik ez eman gure buruari gure errealitatea nola margotzeko erabakitzeko aukera. Oinekin margotu, ezinezko orekak egin eta oso jarrera arraroetan abestu bezalako trebetasunak egiten dituzten bitartean erakutsiko digute azken finean brotxa gure esku dagoela eta gehien gustatzen zaigun errealitatea margotu dezakegula. Guztiok dugu inguratuko gaituen koloreak erabakitzeko eskubidea.