Arabako Bertso Kuadrillartekoaren FINALA, urriaren 10ean

Joan den martxoan bertan behera geratu ondoren, azkenean iritsi da 2020ko Arabako Bertso Kuadrillartekoaren finala. Urriaren 10ean izango da, Palatu kiroldegian, 17:00etan.

Aurretik, goizean, 12:00etan, 14 eta 18 urte arteko gaztetxoen eskolarteko finala ere jokatuko da, kiroldegian bertan.

Kuadrillarteko finalean honako hiru taldeek hartuko dute parte:

IZENBAKUEK (Aramaio)

KONDE BASOKO ILUEK (Aramaio)

SUMENDIOLA BETE POTO (Gasteiz)

 

Saioari buruzko xehetasun guztiak (tartean, sarrerak non eta nola erosi), Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean aurkituko dituzue:

 

https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa/albisteak/hemen-da-2020ko-arabako-bertso-kuadrilla-arteko-finala