Eraldaketa digitalerako mikrotailerrak, Gorbeialdeko Kuadrillaren eskutik

 

Gorbeialdeko Kuadrillako Sustapen Ekonomikoaren arlotik bidalitako informazioa:

Gorbeialdeko Kuadrillak, Vital Fundazioaren laguntzarekin, online formaziorako mikrotailer batzuk antolatu ditu, eskualdeko negozioak digitalki eraldatzeko.

Formazio hau, gehienbat, eskualdeko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei dago zuzenduta (merkataritza, ostalaritza, ostatuak, zerbitzuak, etab.). Zuen estrategia digitalean aurrera egiten lagunduko dizue, sareak eta teknologia berriak ezagutzen lagunduta hobeto aprobetxatuko baitituzue.

Online egingo diren 3 formazioko ziklo bat da, eta banakako tutoretzarekin osatuko dira.

Interesa duzuenok, izena eman dezakezue 945 43 01 67 telefono zenbakira deituta (Oihanaz edo Ekaitzez galdetu), edo ekonomia@gorbeialdea.eus helbidera mezu bat bidalita.

Izen-ematea doakoa da, eta ez dago saio guztietan izena eman beharrik: interesatzen zaizkizuenak egin ditzakezue.

Parte hartzera animatzen zaituztegu. Formazio erraza eta praktikoa da, eta uste dugu zuen negozioen egunerokotasunean lagungarria izan daitekeela.

Ikastaroak, datak eta ordutegiak goiko argazkian daude. Eta beheko pdf dokumentuan ikasgaiei buruzko informazioa duzu.