3. Zertan oinarritzen dira indarkeria matxistak?

Emakumeak ikusezin bihurtzea emakumeen diskriminazioa da, emakumeen diskriminazioa indarkeria matxista da

Emakumeak historiatik ezabatuak izan dira, Historia haien existentziarik gabe posible izan balitz bezala, eta ez bakarrik ama eta etxeko zaintzaile gisa (hori ere bai), baizik eta garai bakoitzean garapen sozial, politiko, zientifiko edo ekonomikoan egindako ekarpenak ezkutatuz.

Orduan, zer bihurtzen da Historia emakumerik gabe? Izan ere, errealitatearen eraikuntza erabat desitxuratua bihurtzen da, egia faltsutzen duena, eta horrek, aldi berean, Gizateriaren Historian egindako ekarpenak ukatzea dakar.

Zer suposatzen du honek guztiak? Zer esan nahi du Historiatik emakumeak eta mendeetan zehar izan duen papera alde batera utzi izanak? Historiak, hain zuzen ere, emakumeak gizonekiko gutxiagotasunean jartzen laguntzea.

Emakumeak baztertzen dituen Historia hori eskoletan, institutuetan eta unibertsitateetan irakasten da, eta, beraz, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna indartzen eta errepikatzen jarraitzeko arma bihurtzen da. Gizonei buruz ematen den irudia "garrantzitsua" da eta emakumeena, berriz, ez da existitzen ere.