6. Zertan oinarritzen dira indarkeria matxistak?

Egiturazko indarkeria jendartea osatzen duten erakunde guztietan aurkitzen dugu. Erakunde-multzo horrek, kultura-sistemaren bidez, pertsona guztiei eragiten dieten erabakiak hartzeko neurri gisa kokatzen du "maskulinoa". Gezurrezko neutraltasun horrek ez ditu kontuan hartzen emakumeek eta gizonek gizartean betetzen dituzten posizioak, eta horrek eragiten du dauden desberdintasunak mantentzen jarraitzea. Askotan ikusezinak gehienen begietara. Egiturazko indarkeria, kontzeptuak berak jasotzen duen bezala, gizartearen egituraren funtzionamendu orokorra da, genero-rol eta -estereotipoetan oinarritutako sinesmen zehatzetan oinarritzen dena.


Egiturazko indarkeriaren adibide batzuk:

  • Soldata-arrakala: gizonek emakumeek baino gehiago kobratzen dute lan beragatik.
  • Kristalezko sabaia: itxuraz ikusezinak diren hesiak, emakumeei lanpostuetan gora egitea eragozten dietenak.
  • Zaintzak eta etxeko lanak: emakumeen eta gizonen arteko banaketa desberdina. Emakumeen eskumenekoak direla uste da.
  • Pobreziaren feminizazioa, pobrezia egoeran dauden persona gehienak emakumeak dira.
  • Emakumeen gorputzen kosifikazioa
  • Sistema patriarkala
  • Androzentrismoa
  • Maitasun erromantikoaren ideia bikote-ideal gisa

Indarkeria estrukturala genero, klase eta arrazaren zapalkuntza eta mendekotasuna iraunarazten duen bitartekoa da. Ez da indarkeria mota bat, baizik eta indarkeria mota hauek eragiten, mantentzen eta erreproduzitzen dituena:

  • Indarkeria fisikoa
  • Indarkeria psikologikoa
  • Indarkeria ekonomikoa
  • Sexu-indarkeria
  • Indarkeria lan-testuinguruan

 

Jendartearen funtzionamendu orokorra emakume eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritzen da.