ESKOLA KIROLA

Zuiak eskolako udal kirol jarduerei berrekingo die datorren ostegunean, urtarrilaren 14tik aurrera · Udala jarduera bakoitzari eragiten dioten murrizketen berri ematen ari zaie talde ezberdinei

 

Euskadin hartutako azken neurrien arabera, besteak beste eta Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago duten herrietan soilik, Eusko Jaurlaritzak erabaki du Eskola-kirola berrekiteko baimena ematea, soilik entrenamenduetan.

Entrenamendu horiek gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe, eta aldagelak ezin izango dira erabili.

Azken neurriei buruzko informazio osoa daukazu hurrengo estekan:

https://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berriaren-salbuespenezko-neurrien-araudia/web01-a3covid/eu/